Donostia: Ezpata-dantza Ipuskoa 1000 urte
Argiaren zuzendaritzapean Gipuzkoako hainbat dantza taldetako ordezkariek ezpata-dantza kaleratu dute Ipuscua izenaren lehen aipamenaren 1000. urteurrena ospatzeko Gipuzkoako Diputazioak antolatutako programazioan. Parte Zaharreko auzune nagusietan egin dute geldialdi bana: Andre Maria eta San Bizente elizetan. Jarraian, Plaza Berrian izan da saio nagusia; ezpata-dantzaz gain, brokel-dantzaren zikloko zenbait dantza eta soka-dantza plazaratu dituzte. Donostiako Argia, Antiguotarrak, Añorgako Arkaitz, Elgoibarko Haritz, Debako Gure-Kai eta Eibarko Kezka dantza taldeko dantzariak aritu dira. Argazkiak: Gorka Bravo. Ezpata-dantza, Ipuskoa 1000 urte, Donostia, 2025-06-28.
https://dantzan.eus/argazkiak/donostia-ezpata-dantza-ipuskoa-1000-urte
https://dantzan.eus/@@site-logo/logo-svg-200x103.svg