Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Donibane Lohizune: Kaskarotak 2025

Dokumentuaren akzioak

Donibane Lohizune: Kaskarotak 2025

2025/02/03 12:55

Hartza atera da Kandelario egunean kaskarotekin Donibane Lohizunen. Duela 50 urte atera ziren kaskarotak lehen aldiz Donibane Lohizunen eta aurten orduko dantzariak eta gaur egungoak elkarrekin aritu dira kalez kale dantzan. Kaskarotekin batera Ponpierrak, kotilungorriak eta Hartza ere atera dira kalera. Geldialdietan dantza pare bat eman dituzte; Gambetta karrika, eliza, merkatua, Foch plaza, eta azkenik, Louis XIV plaza. Bertan makila-dantzak, Beteluren fandangoa, bizar-dantza, soka-dantza, fandangoa eta arin-arina dantzatu dituzte. Argazkiak: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Dokumentuaren akzioak