Amezketa: Inauteriak 2022 Talai-dantza
Amezketako talaiak inauteri larunbatean eta igandean atera dira makila-dantzan. Puska biltzen ibili dira bi egunez bi taldetan banatuta makilak astintzen. Atari bakoitzean egiten dute makila-dantza soinu jotzaileen doinura. Larunbatean, Amezketako baserrietan ibili da talde bat eta bestea Bedaio auzoan; igandean, berriz, batzuk Ugarte auzoan eta besteak Zubillaga auzoan. Baserrietako lanen ondoren, herrigunean denak elkartuta jardun dira. Horrela, Amezketako baserri, etxe eta atariak bisitatu dituzte dantza eta musikaren truke jan-edana jasoz. Argazkiak: Imanol Artola. Talai-dantza, inauteriak, Amezketa, 2022-02-26 eta 27.
https://dantzan.eus/argazkiak/amezketa-inauteriak-2022-talai-dantza
https://dantzan.eus/@@site-logo/logo-svg-200x103.svg