Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Altsasu: Inauteriak 2024

Dokumentuaren akzioak

Altsasu: Inauteriak 2024

2024/02/15 20:24

Odolez zikindu dituzte aurpegiak eta amantalak momotxorroek eta ardi larruak bizkarrean eta adarrak buruan dituztela atera dira Altsasuko kaleetara. Ez dira, ordea, inauteri asteartez Altsasuko kaleetan ibili diren mozorro bakarrak: Juantramposo, goldea, maskaritak, sorginak, akerra... askotan, ordea, zail da horrenbeste momotxorroren artean aurkitzea. Kalean eta azkenik plazan zortzikoa dantzatu dute. Irudiak: Josu Garate. Inauteriak, Altsasu, 2024-02-13.

Dokumentuaren akzioak