Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Abadiño: Durangaldeko Ezpata-dantzari Eguna 2023

Dokumentuaren akzioak

Abadiño: Durangaldeko Ezpata-dantzari Eguna 2023

2024/02/01 08:45

Sei herri eta hamar dantza talde batu ziren 2023ko Durangaldeko Ezpata-dantzari Egunean. Abadiñon egin zen erakustaldia eta honako taldeak aritu ziren dantzan: Abadiñoko Talde Batuak, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Durangoko Kriskitin, Tronperri eta Txoritxu Alai, Iurretako dantzariak, Mallabiko Gazte Alai eta Zornotzako Udabarri. Dantzari-dantzako bederatzi piezak dantzatu zituzten eta soka-dantza edo erregelekin bukatu zuten plazako saioa. Eta eguna eta gaua Oxabi taldearekin eginiko poteo musikatuan borobildu zuten Durangaldeko dantzariek eta txistulariek. Argazkiak: Txelu Angoitia / Gerediaga elkarteko dokumentategia. Durangaldeko Ezpata-dantzari Eguna, Abadiño, 2023-09-23.

Dokumentuaren akzioak