Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2009ko deialdia

error while rendering plone.documentbyline
Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2009ko deialdia

2009ko abuztuaren 18an argitaratu dira Dantza sustatzeko 2009ko diru-laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA - BOPV). Hilabete bateko epea dago diru-laguntza eskatzeko, beraz, irailaren 18an bukatzen da deialdi honetan diru-laguntza eskaerak egiteko epea. Honako hauek dira argitaratu diren diru-laguntzen poltsak atalez-atal:

 

  • Koreografia sorkuntzarako: 30.000 euro
  • Konpainiak sendotzeko: 100.000 euro
  • Dantza-lanak ekoizteko: 120.000 euro
  • Biretarako: 30.000 euro
  • Formakuntza iraunkorrerako: 70.000 euro
  • Sorkuntza, ekoizpena edo zabalkunde profesionaleko laguntza-proiektuetarako: 15.000 euro 

 

Orain arte deialdietan agertzen ez zen Konpainiak sendotzeko diru-laguntza argitaratu du Eusko Jaurlaritzak 2009. urte honetarako. Laguntza-deialdi honen helburua da Euska­din, Dantza konpainia profesionalak sendotzen lagun­tzea.

 

Deialdi osoa EHAAeko pdf honetan duzue.