Oskorrik, Eskerrik asko dantzariei
Zuen laguntzari esker ETBko programa eta DVD oso ederrak borobilduko ditugu. Gainera, eskatu genuen moduan, oso guapo eta moderno jantzita etorri zarete eta filmazioan ere aire berri hori oso ongi islatuta geldituko da.
Oroigarri gisa, hiri bakoitzeko bina erretratu bidaltzen dizkizuegu. Gure eskerrik beroena bakarka etorri ziren dantzariei eta hurrengo Taldeei:
Gasteizen- Algara, Bidabarri, Oketa Alai, Udal Folklore Akademia eta Urkabustaizko Dantzariak.
Bilbon- Basauritar, Edurre, Erreka-Ortu, Gazte-Zar, Goi-Herri, Ibai Lorak, eta Salbatzaile.
Donostian- Alkarkide, Kresala, Herridantza, Mutxiko Elkartea eta San Juan Konparsa.
Iruñean- Basakaitz, Independantza, Iruña, Jauzi, Larratz eta Oberena.
Baionan- Alaiki, Aniez Perezen ikasleak, Gure Txeru, Herridantza, Leinua, Mutxiko, Txindurri eta Zirikolatz.
(Talderen bat aipatzeko falta ezkero, eman abisua).
Laster (azaroaren 27an) kontzertua dugu Mungian eta informazio zabala bidaliko dizuegu.
Dantzen eta urratsen bideoak YOUTUBEn dira, OSKORRI DANTZAK izenean:
Oskorri Dantza Klubean sartzeko: zure e-maila, nongoa zaren eta ea dantza talde baten izenean idazten duzun natxooskorri@euskalnet.net helbidera bidaltzea aski da.