Alkartasuna Euskal Herriaren ordezkari izango da Rioko nazioarteko folklore jaialdian

2015/07/22
Alkartasuna Euskal Herriaren ordezkari izango da  Rioko nazioarteko folklore jaialdian

Pasai Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldea Portugaleko Barcelinhos herrian urtero ospatzen den jaialdian izango da. Larunbatarekin batera hasiko da, uztailaren 25ean, eta abuztuaren 3ra arte luzatuko da. Euskal Herriaz gain, Mexiko, EEBB, Txina, Eslobakia, Senegal eta Taiwaneko taldeak ere bertan izango dira.

1999an eta 2008an ere Pasai Antxoko dantza taldeak Euskal Herria ordezkatu zuen Rioko nazioarteko folklore jaialdian. Eta iaz, taldearen 50.urteurrenaren harira, Barcelinhoseko dantzariak Pasaian izan ziren. Aurtengo bidai hau beraz, urte luzetako harremanaren fruitu da.