Larrainek emanen ditu 2010. urteko Maskaradak
error while rendering plone.documentbyline
Larraingo herriak emanen ditu 2010. urteko Maskaradak. Emanaldi guztien egutegia antolatzea ez da erraza izaten, maskarada antolatzen duen herriak proposamena egiten baitie beste herriei, eta bien artean adostu behar izaten baitituzten emanaldien datak. Ohitura denez lehen emanaldia maskarada ateratzen duen herrian bertan egiingo da, eta beraz, urtarrilaren 10ean Larrainen bertan izanen dela aurreratu dute antolatzaileek. Egutegi osoa ezagutzen dugunean jarriko dugu zuen guztion esku.