Dokumentuaren akzioak
Jon Ugarrizak dantza pieza berria sortu du Eusko Jaurlaritzaren ekitaldi baterako
Eusko Jaurlaritzaren gardentasuna bilatzen du ekimenak, bere sail guztien akzioak, planak eta jarduera lerroak ezagutzera emateko. Aldi berean, gobernuak hiritarren parte hartzea sustatu nahi du, Gobernuaren ekintzen inguruan kritikak egin, baloratu eta ekarpenak egiteko.
Aurkezpen ekitaldiak eszenaratze berritzailea izan du, teknologia, artea eta berrikuntza uztartuz. Jon Ugarriza koreografoak (Bilbo, 1978) ekitaldian parte hartzera gonbidatua izan da, eta propio bertarako disziplina anitzeko pieza sortu du (musika, dantza, ikusentzunezkoa). Lau dantzarik taularatu dute lana, tartean Leyra Castresana bilbotarrak. Musika orijinala Planeta Letak sortu du, eta Mikel Clemente arduratu da Peccata minutak zuendutako ikusentzunezkoen alorraz. Profesional horiek bere alorretan duten ezagutza bildu dute ezaugarri bereziko ekitaldia sortzeko.
Datuak
- Ekitaldia: Eusko Jaurlartzaren "Irekia-Jaurlaritza Irekia" zerbitzuaren aurkezpena
- Antolaketa: Eusko Jaurlaritza, Lehendakaritza
- Koreografia: "Irekia"
- Zuzendaritza:
- Peccata minuta.
- Koreografoa: Jon Ugarriza.
- Musica: Planeta Leta.
- Ikusentzunezkoak: Mikel Clemente.
- Dantzariak: Leyre Castresana (Ballet de Víctor Ullate - Comunidad de Madrid), Dorian Acosta (Ballet de Víctor Ullate - Comunidad de Madrid), Alejandro Rodriguez (Feelance dantzaria) eta Anna Dzioubenko (Freelance dantzaria).
- Tokia eta data: Lehendakaritzaren egoitza (Nafarroa Kalea 2, Vitoria-Gasteiz), 2010ko urtarrilak 25.
Dokumentuaren akzioak
Ba horixe, Zaldi-eroak gaurko berrian erreparatu dio "Irekia"ri eta Jon Ugarrizaren koreografiari:
Visita HTMLpoint
Kontxo, ez zait inoiz okurritu erantzunetan hmtl-a erabiltzea. Uste nuen laukitxo hauetan testu hutsa bakarrik jarri zitekeela. Deskubrimendu ona Aritz!
Ea esaldi hau bigarren parrafoan agertzeko modua egiten dudan...
Eta hemen lotura jarriko dut dantzan.com-eko bideoen atalera.