Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bizkaiko Dantzari Eguna 2007 Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Bizkaiko Dantzari Eguna 2007 Bilbon

dantzan.com
2007/04/18 08:52
Datorren maiatzaren 6an ospatuko da Bilboko Zorrozaurre auzoan Bizkaiko Dantzari Eguna. Goizean dantza emanaldia eta arratsaldean erromeria dira Bizkaiko Dantzari Egunaren osagai nagusiak. Horrekin batera puzgarriak, txozna eta artisau azoka izango dira bertan.

Urtero 80-100 dantza talde inguru biltzen dira Bizkaiko herriren batean Bizkaiko dantzarien jaia ospatzeko. Goizean talde guztiek batera dantza sorta bat eskaintzen dute, eta arratsaldean erromeria ospatzen da.

Iaz Mungian izan zen Bizkaiko Dantzari Eguna eta aurten Bilbon, Bilboko Zorrozaurren izagon da ekitaldia. Hona hemen Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Bizkaiko Dantzari Egunaren egitaraua:



Egitaraua

2007ko maiatzaren 6an
Bilboko Zubiaurren

11.30etan Dantza emanaldia


Dantzari-dantza

  • Agintariena
  • Zortzinangoa
  • Ezpata Joko Txikia
  • Banangoa
  • Binangoa
  • Ezpata Joko Nagusia
  • Launangoa
  • Makil Jokoa
  • Txontxongiloa.

Gipuzkoako dantzak
  • Agurra
  • Makil Txiki
  • Zinta-dantza

Dantzari ertainak
  • Martxak
  • Aintzina Pika
  • Hegi
  • Olagueko esku-dantza.

Eltziegoko dantzak
  • Correcalles
  • La Danza
  • Cuatro Calles
  • Arbol
  • Jota

Gorulariak
  • Domingiloa
  • Arku-dantza

Dantzari txikiak
  • Txulalai
  • Zapatain-dantza
  • Esku-dantza
  • Bizkar-dantza edo Xan Petrike dantza

Kaixarranka

Jota eta Arin-arina
Larrain-dantza

17:00etan Erromeria


Horrez gain, egunean zehar: Puzgarriak, Txozna eta Artisau Azoka izango dira Zorrozaurren. Toki berezia da Zorrozaurre. Euskalduna zubiaren ondoan, Ibaizabalek inguratzen duen penintsula bat da, Bilbo erdian.


Bizkaiko Dantzari Eguna Zorrozaurren map - Tagzania


Informazio gehiago Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren webgunean aurki dezakezue.


Dokumentuaren akzioak

Bilbaotarra
2007/04/18 17:40

Bilbao da gure uriaren izena eta ez Bilbo.

2007/04/18 17:48

Euskaltzaindiaren arabera Bizkaiko hiriburuaren euskal izen ofiziala Bilbo da: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id;=447

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.