Agenda

Ezpata-dantza eta ingurutxoa

Noiz

2026/08/11 10:00

Non

Leitza

San Tiburtzio egunez (abuztuak 11), ezpata-dantza egin ohi da Leitzan meza nagusiaren ostean. Gerra aurrean Patxi Ripa maisuak irakatsitako dantzari-dantzaren bertsio bereziari eusten dio Aurrera dantza taldeak. Iluntzean aldiz, 21:00 inguruan ingurutxoa dantzatzen da.

San Tiburtzio jaietan ingurutxoa hainbat aldiz egiten da Leitzan:

  • Abuztuaren 11n iluntzeko 21:00ean.
  • Abuztuaren 12an, festaren bigarren egunean arratsaldean Aurrera dantza taldearen eskutik (19:00) eta egun berean gauez, gaueko erromeria amaitutakoan (03:00).
  • Abuztuaren 15ean, helduen Ingurutxoa izaten da 19:00etan.

*Abuztuko jaiez gain, urriko lehen larunbatean, Aurrera elkartearen egunean ere dantzatzen da bazkalostean arratsaldez.

 

Irakurri gehiago