Agenda
Lesakako dantzak
2026/07/07 06:30
Lesaka
Lesakako ezpata-dantzarientzat egun berezia da uztailaren 7a. Hona hemen San Fermin eguneko ezpata-dantzarien betebeharrak.
08:30ean ezpata-dantzarien meza ixila izaten da eta joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz egiten dute.
10:30ean, Udalbatza bertze agintariekin, ezpata-dantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aintzinean dituztela, abiatuko dira Herriko etxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du.
Meza ondotik, 12ak inguruan, Bandera dantzatzen da eta ondoren Fermin Zaindariaren irudiarekin herri guzitik prozesioa abiatzen da. Prozesioa, Plazatik pasatzean zeharkakoa dantzatuko da eta prozesioan zehar ere beste behin dantzatzen da.
Bigarren zehazkakoaren ostean prozesioa, dantzarien erritmora elizara bueltatzen da Fermin Zaindariaren irudia bertan uzteko eta ondoren guztiak Onin errekaren ertzera jeisten dira, bertan zubigainekoa dantzatzen baita.
Amaitzean bandera dantzatzen da Onin errekaren zubi batean eta ondotik dantzariak Plaza Zaharrera gerturatuko dira makilgurutze eginez eta bertan udalbatzari zubia egiteko. Horrela, ikurra Herriko etxera igotzen duten. Azkenik, hirugarren eta azken aldiz dantzatzen da zeharkakoa.
18:00etan ezpata-dantzari taldeak mutil-dantza, neska-dantza, aurreskua eta jotak dantzatuko ditu Plaza Zaharrean.
Dantzari Profesionalentzako Ikastaroa
2026/07/07 08:00
Larreko Kulturgunea, Senpere
3 eguneko (Uztailaren 7tik - 9ra) tailer honek bitartekaritza ekintzari lotutako adituek gidatutako praktika koreografiko eta antzerkikoak proposatzen ditu, baita hausnarketarako uneak ere.
Irakasleak:
Jon Lopez / Koreografoa - Led Silhouette Konpainia (Lesaka)
Pantxika Telleria / Koreografoa - Elirale Konpainia (Senpere)
Agurtzane Intxaurraga / Antzerki zuzendaria - Hika Teatroa (Donostia)
Bertha Bermudez / Dantzaz-eko zuzendarikidea (Renteria)
Célia Thomas / RaisoNANces-eko dantza sailaren zuzendaria (Bordele)
Informazioa eta hautagaitza:
Ikastaro hau 18 urtetik gorako dantzari profesionalei edo profesionalizazio prozesuan dauden dantzariei zuzenduta dago.
Doan eskaintzen da LOTU Interreg-POCTEFA proiektuaren esparruan.
Hautagaitza aurkezteko, bidali 2026ko ekainaren 25a baino lehen: lotupoctefa@gmail.com
Sanferminetako trokeo-dantzak
2026/07/07 12:00
Iruñea, Udal plaza
Iruñeko Duguna dantza taldeak San Fermin trokeo-dantzak plazaratuko dotu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatzen dute.
Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:
- Kantatzen behar det hasi: paseoa
- Betroiarena: makila-txikien dantza
- Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
- Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
- Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
- Pinpirin eta florian: arku-dantza
- Muga gainetik: dorrea
Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.
The Las Vegas Show: Squirt
2026/07/07 18:00
Bilbo, Campos Elíseos Antzokia
Las Vegas berotu duen misterioa aurkitzen ausartzen zara?
Squirt ohikoaren muga guztiak hausten dituen jarduera ikoniko eta probokatzailea da. Errealitatea fantasiarekin uztartzen da, eta artea eta sentsualitatea harmonia perfektuan mugitzen dira.
Ikuskizun honetan mugimendu bakoitzak grina pizten du, eta begirada bakoitza erronka bat da. Ez dago taburik, probokazio sofistikatua besterik ez, magnetismo jarkiezina eta giza adierazpenaren edertasun liluragarria.
Agertokian gorputzek hitzek baino gehiago hitz egiten dute artea bere erarik ausartenean erakutsiz eta musika arimara iristen da. Mugimendu bakoitzak pasioz eta intrigaz betetako istorio bat erakusten du. Bestalde, une interaktiboek ikusle bakoitza esperientziaren barne murgildu eta akrobazia sedukzioaren arte gorena bihurtzen dute.
Ezezaguna dena esploratu, benetako askatasuna besarkatu eta desiorik sakonenak pizten dituen estetikan murgiltzera ausartzen direnentzako ikuskizuna da hau.