Agenda
Eltziegoko dantzak
2026/07/04 10:00
Eltziego
Santa Isabel jaiak ospatzen dira Eltziegon uztaila hasieran. Egun, jaia banderari eskaintzen zaizkion ohoreetan datza, hori izaten baita ekitaldi guztien buru.
12:15ean Eltziegoko udalbatza, dantzari eta gaiteroak elizatik jeitsiera egingo dute. 12:30etako meza nagusiaren ostean, prozesioa eta bandera dantza egingo dute. Ondoren Eltziegoko dantzarien txanda izango da.
Soka-dantza
2026/07/04 11:00
Elgeta
Elgetan, Feria Nagusiko jaietan soka-dantza atera eta dantzatuko du udalbatzak herritarren aurrean.
Hika: MAKILhotsak
2026/07/04 11:00
Hondarribia, Anttoni Etxebarria Mendizabal plaza
Europa eta mundua orokorrean, asaldatuta dago. Ukraniako gerrak, Palestinako genozidioak, Trump, Amerikar presidentearen inperialismoak, edota Europa zeharkatzen duen migrazio krisiak ziurgabetasun sozial eta politikoa areagotu du eta gerra hotsak nonahi entzuten dira. Hau gutxi ez eta biztanleria berrarmatzea eskatzen duen eskuin muturreko ahotsak gero eta gehiago dira. Zoritxarrez, hirugarren mundu-gerra baten utopia, distopia posible bat bezala ikusten hasita gaude.
Testuinguru horretan, Artearen ahotsa inoiz baino beharrezkoagoa delakoan gaude. Herrien arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea lehenetsiko dituen jarrera bakezale eta antimilitaristak eraiki behar ditugu, armarik gabeko mundu batekin amets egiteak ezin duelako utopia bat izan behar. Behar du izan premiazko behar bat, gizartearen konpromisoarekin irudimen handia eskatzen duen errealitatea.
Garaia da beraz, gure begirada bestean eta ez bestearen aurka jartzeko.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaria eta Dramatugia: Agurtzane Intxaurraga
- Interpreteak: OINKARI Dantza Taldea, Maialen Mairezkurrena, Agurtzane Intxaurraga, Eneko Gil
- Koreografia: Led Silhouette, Agurtzane Intxaurraga, Maialen Mariezkurrena, Eneko Gil
- Jatorrizko musika eta zuzenekoa: Garazi Navas
- Soinu mapa eta koru lanak: Garazi Navas
- Testuak: Miren Agur Meabe, Agurtzane Intxaurraga
- Jantzitegia eta atrezzoaren diseinua: Xabier Mujika
- Jantzien errealizazioa: KKUM Inma Gómez
- Grafika: Nagore Martínez, Agurtzane Intxaurraga
- Promozio bideoa: Unai Lizarza
- Argazkiak: Unai Lizarza
- Teknika: Iker Ugalde
- Ekoizpen zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga, Eneko Arteaga
- Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa
- Administrazioa: Asun Etxeberria
- Komunikazioa eta banaketa: Nagore Martínez
Barteko aurreskua
2026/07/04 15:00
Hermua
Uztailaren 4an, Arabako Larrea herriko bizilagunak alboko herrira, Hermuara joaten dira Barteren erromeria ospatzera. San Martin-eko baselizaren ondoan, soka-dantza dantzatzen dute aspaldiko ohiturari jarraituz.
Dantzaldia: Patxi eta konpania
2026/07/04 17:00
Uztaritze, Heraitze
Dantzaldia Patxi eta konpaniarekin.
Haatik: Ioi
2026/07/04 18:00
Zigoitia, Bengolarra Parkea
*2026ko Festikale - Landa Guneko Arteen Jaia jaialdiaren barne.
Kalearen erabilera aldarrikatzeko asmoz, soinuak hartzen du protagonismoa. Espazio publikoa ospakizun eta topaketarako gune bihurtuz.
Soinu-espazioa zuzenean, ikusleen aurrean sortzen da. Musikaria, agertokian bertan, eszena bakoitzari bere kolorea eta tonua marraztuz, eszenaren jabe bihurtzen da, une bakoitza gidatuz eta eraldatuz.
Bozgorailuek—megafoniakoak, musika eta ahotsa indartzeko bezainbeste, kolektibotasuna eta ospakizuna zabaltzeko tresna direnak—joko-esparru bizidun bihurtzen dira. Dantzarien eskuetan, espazioa zeharkatu eta unea partekatzeko gonbite bihurtzen dira.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza eta Ekoizpena: Aiert Beobide Eta Iurre Aranburu
- Koreografia: Jone San Martín Eta Haatik
- Espazio Sonoroa: Manu Gaigne
- Dantzariak: Jon Arsuaga, Libe Sukia, Amaiur Luluaga, Nagore Zabala, Iñigo Etxeberria, Leire Romero, Izaro Urreztarazu
- Eskenografia: Ikerne Giménez
- Jantzitegia: Ramón García
- Irudia eta Komunikazioa: Iurre Aranburu
- Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac
Ertza: Otempodiz
2026/07/04 18:30
Zarautz, Miren Etxabe plaza
*2026ko Kalerki - Zarauzko Kale Antzerki Jaialdiaren barne.
ZUEK ERLOJUAK DITUZUE, GUK DENBORA DUGU
Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena falta. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da.
“OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.
Sol Picó: Carrer 024
2026/07/04 20:30
Bilbo, Miribilla Plaza-Arriaga Plaza
30 urteurrenean, Sol Picó dantzariak (Dantzaren Sari Nazionala irabazi du, bai eta 10 Max sari ere) formatu handiko dantza berreskuratu du, egungo gizarteko bakardadearen paradoxari buruz hausnartzen duen proposamen baten bidez.
Ikukizun ikusgarri bezain hunkigarria, zuzeneko musikak lagundua.
Ikusleak askatasun osoz kokatuko dira elementu eszenografikoen artean, nahieran.