Agenda
Santanazaleen esku-dantza
2026/07/27 10:00
Ordizia, Plaza Nagusia
Ordizian, urtean zehar ezkondu diren bikoteek esku-dantza egin dute uztailaren 27an. Santaneroen edo santanazaleen esku-dantza esaten zaio tradizio honi.
Urte honetan ezkondutako bikoteak Udaletxean elkartzen dira, emakumeak Manilako Mantoia daramatelarik, eta Alkatea aurrean jarrita taldea Parrokiara hurbiltzen da. Elizkizunaren ondoren, Udaletxera itzultzen dira eta hamaiketako baten hondoren Akten liburu zaharrean sinatzen dute Alkateak, Maiordomoak, (liburuak Santaneroak du izenburua eta 1792koa da). Esku-Dantza hau 1509tik ospatzen da.
Disiden.Cia: Biperdestrucción
2026/07/27 18:00
Erriberri, Victoriano Flamarique plaza
*Erriberriko 2026ko Antzerki Jaialdiaren barne.
Bipedestrución LGTBIAQ+ kontzientzia duen dantza garaikideko pieza bat da. Bi izaki aspertu egin dira bi oinen gainean ibiltzeaz. Beste unibertso batetik iritsi izan balira bezala, jostatuko dira Lurrean zoriontsu mugitzeko modua bilatzera. Oinez jarraitzeko modu bakarra izanen da, gure bi oinez gain, gure lagunen gainean sostengatzea. Bipedestrucción proiektuak bilatzen du adin guztietako ikusleei (batez ere haurrei) zuzendutako proposamen eszeniko bat sortzea. Umore zertzeladak ditu proposamenak, eta pentsarazten digu: “nor naiz? zer izan nahi dut?
Fitxa artistikoa:
- Antzezleak: Marcia Vázquez eta Martín Los Arcos
- Zuzendaritza eta koreografia: Disiden.Cía
- Dramaturgia: Disiden.Cía
- Antzezleak: Martín Los Arcos eta Marcia Vázquez
- Eszenografia: Ghislaine Verano
- Jantziak: Laura Merchán
- Argiztapenaren diseinua: Eder Echaide eta Daniel Marín
- Soinu diseinua: Evil Kate
- Kanpoko aholkularitza: Ánxela Blanco eta Alfredo Rodríguez
- Bideoa: Iker Oiz
- Argazkia: Cande la Balboa
- Ekoizpena eta banaketa: Disiden.Cía
- Iraupena: 30'