Agenda
Pastorala: Lurdes Iriondo
2026/07/26 07:30
Sohüta, Hoki
2026ko udan Sohütan emango duten pastoralak Lurdes Iriondo izango du ardatz. Intza eta Leire Casamajou-Elkegarai ahizpek idatzi dute obra, eta euskal kantagintza berriko eta Ez Dok Amairu mugimenduko figura nagusietako baten ibilbidea eramango dute oholtzara, bere konpromiso kulturala, euskararen aldeko lana eta emakume sortzaileen presentzia publikoan izan zuen garrantzia azpimarratuko dira.
Pastorala Battitta Berrogainek zuzenduko du, eta 80 bat herritar ariko dira parte hartzen; uztailaren 19an 15:30ean, uztailaren 24an 20:30ean eta uztailaren 26an 09:30ean izango dira emanaldiak.
Sarrerak: Hemen eros daitezke
Dantzari-dantza eta erregelak
2026/07/26 08:30
Garai
Santana eguna ezkonduen eguna da Garain. Goizeko 10:30ean txistulari, dantzari eta agintariek kalejira egiten dute. 11:00etako meza nagusia eta prozesioaren ostean, agintariena eta Gernikako arbola dantzatzen dituzte. Jarraian, Gizonezkoen erregelak eta emakumezkoen erregelak.
Agintarien soka-dantza
2026/07/26 10:15
Ordizia, Plaza Nagusia
Agintarien soka-dantza Ordiziako Santa Ana festetan.
Txingili'K: Eta orain zer?
2026/07/26 15:00
Makea, Plaza
Bost urtez elkarrekin bidaiatu ondoren, Txingili'K taldeak kalea hautatu du eszena gisa, bere lorpen ederrena ospatzeko: sekulako adiskidetasuna. Ikuskizun hau ez da emanaldi hutsa; talde baten «maitasun-adiskidetasun» ezkontza da.
Ikuskizuna ezkontza tradizional baten moduan hasten da. Baina lore-sorta jaurtitzeko unean, denbora gelditu eta atzera egiten hasten da.
Hasperen batekin, denbora luzatu egiten da. Gure oroitzapenen urratsek atzera egiten dute iturbururaino heltzeko: bat egitearen plazer huts eta basatira. Urratsak eta dantzak baino gehiago, gure adiskidetasunaren indarrak marrazten du gure dantzatzeko modua.
Lore-sorta ez da gehiago desegiten; transmititu egiten da, gure elkartasunaren hari ikusezin bihurtuz. Bidaia honetan, mugimenduak ez du perfekzioa bilatzen, baizik eta elkarrekin hazten ikasi duen talde baten egia, hamabi dantzariek bat egin dezaten.
Disiden.Cia: Biperdestrucción
2026/07/26 17:00
Erriberri, Udaletxeko plaza
*Erriberriko 2026ko Antzerki Jaialdiaren barne.
Bipedestrución LGTBIAQ+ kontzientzia duen dantza garaikideko pieza bat da. Bi izaki aspertu egin dira bi oinen gainean ibiltzeaz. Beste unibertso batetik iritsi izan balira bezala, jostatuko dira Lurrean zoriontsu mugitzeko modua bilatzera. Oinez jarraitzeko modu bakarra izanen da, gure bi oinez gain, gure lagunen gainean sostengatzea. Bipedestrucción proiektuak bilatzen du adin guztietako ikusleei (batez ere haurrei) zuzendutako proposamen eszeniko bat sortzea. Umore zertzeladak ditu proposamenak, eta pentsarazten digu: “nor naiz? zer izan nahi dut?
Fitxa artistikoa:
- Antzezleak: Marcia Vázquez eta Martín Los Arcos
- Zuzendaritza eta koreografia: Disiden.Cía
- Dramaturgia: Disiden.Cía
- Antzezleak: Martín Los Arcos eta Marcia Vázquez
- Eszenografia: Ghislaine Verano
- Jantziak: Laura Merchán
- Argiztapenaren diseinua: Eder Echaide eta Daniel Marín
- Soinu diseinua: Evil Kate
- Kanpoko aholkularitza: Ánxela Blanco eta Alfredo Rodríguez
- Bideoa: Iker Oiz
- Argazkia: Cande la Balboa
- Ekoizpena eta banaketa: Disiden.Cía
- Iraupena: 30'
Zarena Zarelako: Herrikoa
2026/07/26 17:00
Zuraide
Biarritzeko Temps d’Aimer edo Maitaldia dantza jaialdiaren baitan Zarena Zarelako konpainiak Herrikoa lana eskainiko du.
50 hamarkadako dantzaldi bateko giroan berriz sartuz, Fandango eta Joten historia dantzatua hainbat probintzia eta herritan, hala nola Asturiak, Galizia, Aragoa, Bizkaia, Lapurdi eta Bolibia praktikatuak diren moldean. Gonen itzuliei jarraikiz, kasketak buruan, tropa ederrak bertan mitxa kutsakorra alaiki helarazten du.
MAKILhotsak
2026/07/26 20:30
San Pelaio plaza, Ermua
Bidaia bat proposatzen dugu gure oroimenera, 80. hamarkadako intsumisioaren garai nahasietara. Gazte askok armei ezetz esatea erabaki zuten, -armadari ez-, eta elkarrekin gerra kolpeak isilaraztea lortu zuten.
Gaur, berriro, gerraren mehatxua gugana hurbiltzen ari den honetan, guk lurra jotzen dugu hura entzuten jarraitzeko, maitatzeko. Belaunaldi guztiok amestu behar genuke garaipen bat.
*HIKA Teatroaren eta OINKARI Dantza Taldearen elkarlan artistikoa.