Agenda
Ttun-ttuna
2026/07/25 10:30
Izaba
Uztailaren 25ean, Santiago egunez, meza ostean dantzatzen da ttun-ttuna.
- 9:30 Diana Izabako txistulariekin
- 12:00 Meza nagusia
- 12:30 Bandera-dantza eta ttun-ttuna plazan.
Soka-dantza
2026/07/25 10:30
Astigarraga, Foru plaza
10:30 meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eta Udalbatzaren soka-dantza 12:30ean Santio jaien barruan.
Aurreskua
2026/07/25 10:30
Busturia
Uztailaren 25ean, Santiago egunez eta 12:30etako meza nagusiaren ondoren aurreskua dantzatzen dute Busturiako Irrintzi Alai dantza taldeko kideek.
Soka-dantza
2026/07/25 16:00
Villabona, Errebote plaza
Haatik: Ioi
2026/07/25 17:00
Hernani, Ave Maria Parkea
*Hernaniko 2026ko Uda Parkean - uztaileko egitarauaren barne.
Kalearen erabilera aldarrikatzeko asmoz, soinuak hartzen du protagonismoa. Espazio publikoa ospakizun eta topaketarako gune bihurtuz.
Soinu-espazioa zuzenean, ikusleen aurrean sortzen da. Musikaria, agertokian bertan, eszena bakoitzari bere kolorea eta tonua marraztuz, eszenaren jabe bihurtzen da, une bakoitza gidatuz eta eraldatuz.
Bozgorailuek—megafoniakoak, musika eta ahotsa indartzeko bezainbeste, kolektibotasuna eta ospakizuna zabaltzeko tresna direnak—joko-esparru bizidun bihurtzen dira. Dantzarien eskuetan, espazioa zeharkatu eta unea partekatzeko gonbite bihurtzen dira.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza eta Ekoizpena: Aiert Beobide Eta Iurre Aranburu
- Koreografia: Jone San Martín Eta Haatik
- Espazio Sonoroa: Manu Gaigne
- Dantzariak: Jon Arsuaga, Libe Sukia, Amaiur Luluaga, Nagore Zabala, Iñigo Etxeberria, Leire Romero, Izaro Urreztarazu
- Eskenografia: Ikerne Giménez
- Jantzitegia: Ramón García
- Irudia eta Komunikazioa: Iurre Aranburu
- Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac
Damian Malvacio: Yo bailo
2026/07/25 18:00
Erriberri, Iglesia de los Franciscanos
*Erriberriko 2026ko Antzerki Jaialdiaren barne.
Yo Bailo proposamenak komunitateko adinekoentzako espazio artistiko inklusibo bat planteatzen du, dantza eta mugimendua adierazteko, elkartzeko eta ospatzeko tresnak bihurtuko direlarik.
Damian Malvacio koreografoak zuzenduta, eta deialdi ireki batetik abiatuta, proiektuak adineko pertsonak sormen prozesu oso batean integratu nahi ditu, agertokiko aurkezpenetan amaituko dena. Hainbat artistekin topaketatan, partehartzaileek mugimendua esploratzen dute beren istorioak, bizipenak eta ikuspegi paregabeak adierazteko eta partekatzeko bitarteko gisa.
Helburua da hausnarketa, komunikazioa eta adineko helduak pertsona aktibo, desiragarri eta sortzaile gisa ikusaraztea sustatzea, munduarekin ulertzeko eta konektatzeko modu berriak sustatuz ezarritako paradigma sozialak desafiatuz.
Fitxa artistikoa:
- Antzezlea: Damián Malvacio
- Zuzendaritza eta koreografia: Damián Malvacio
- Zuzendaritza, koreografia laguntza: Malena Chami
- Testuak: Julieta Ciochi, Fernanda Cava eta Damián Malvacio
- Jantzien diseinua: Mariana Vera
- Argiztapen diseinua: Gabriela Barroso
- Soinu diseinua: Martín Bosa
- Ekoizpen artistikoa: Flor Raquel
- Ekoizpen teknikoa: Claudia Sánchez
- Banaketa: Claudia Sánchez
- Iraupena: 50'
Kontrapas Kabalkada
2026/07/25 19:00
Donazaharre, Salha gaztelua
*Donazaharre peñaren 30. urteburukari.
Dantza, kantua, musika, danborrada, zirtzilkeria eta bertsuak uztartzen dituen euskal ikusgarri herrikoia, Donazaharreko 150 bat herritarrek emanik.
Talde artistikoa:
- Kantuaren gidari eta danborradaren aholkulari: Thierry Biscary
- Dantzaren gidari: Patricia eta Patrick Larralde
- Musikarien gidari: Patrick Larralde
- Zirtzilen buru: David Ondars
- Testuen idazle: Gillom Irigoyen