Agenda

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz

2026/07/24 17:00

Non

Garai

Arratsaldeko 19:00tan Donien Atxa altxako dute eta ondoren Garaiko ezpata-dantzariek herriko plazan azken entsegua egingo dute, dantzari-dantza eta erregelak.

Irakurri gehiago

Pastorala: Lurdes Iriondo

Noiz

2026/07/24 18:30

Non

Sohüta, Hoki

2026ko udan Sohütan emango duten pastoralak Lurdes Iriondo izango du ardatz. Intza eta Leire Casamajou-Elkegarai ahizpek idatzi dute obra, eta euskal kantagintza berriko eta Ez Dok Amairu mugimenduko figura nagusietako baten ibilbidea eramango dute oholtzara, bere konpromiso kulturala, euskararen aldeko lana eta emakume sortzaileen presentzia publikoan izan zuen garrantzia azpimarratuko dira.

Pastorala Battitta Berrogainek zuzenduko du, eta 80 bat herritar ariko dira parte hartzen; uztailaren 19an 15:30ean, uztailaren 24an 20:30ean eta uztailaren 26an 09:30ean izango dira emanaldiak.

Sarrerak: Hemen eros daitezke

Irakurri gehiago

Kontrapas Kabalkada

Noiz

2026/07/24 19:00

Non

Donazaharre, Salha gaztelua

*Donazaharre peñaren 30. urteburukari.

Dantza, kantua, musika, danborrada, zirtzilkeria eta bertsuak uztartzen dituen euskal ikusgarri herrikoia, Donazaharreko 150 bat herritarrek emanik.

Talde artistikoa:

  • Kantuaren gidari eta danborradaren aholkulari: Thierry Biscary
  • Dantzaren gidari: Patricia eta Patrick Larralde
  • Musikarien gidari: Patrick Larralde
  • Zirtzilen buru: David Ondars
  • Testuen idazle: Gillom Irigoyen

 

Irakurri gehiago

Nazioarteko Folklore Jaialdia: Elgoibar

Noiz

2026/07/24 20:00

Non

Elgoibar, Maala

Nazioarteko Folklore Jaialdia izango da Elgoibarren. Uztailaren 24an gaueko 22:00etan Maalako parkean elkartuko dira.

Aurretik, kanpoko taldeei harrera egingo diete Elgoibarko Udalak eta Haritz E.D.T.k udaletxean.

Nazioartetik honako bi talde hauek datoz, eta bestetik Euskal Herritarron ordezkari bezela Elgoibarko dantzariak:

  • Tusuy Ballet Folklorikoa - Txile
  • Inetnon Gefpa`go - Guam uhartea
  • Haritz Euskal Dantzari Taldea - Euskal Herria



Irakurri gehiago