Agenda
Baztandarren biltzarra
2026/07/19 08:00
Elizondo
Baztandarren Biltzarra Elizondon. Hona hemen eguneko egitaraua:
- 10:00etatik aurrera, goiz osoan artisauen erakusketa egonen da ikusgai Pedro Axular karrikan.
- 11:00etan herri bakoitzak prestatutako orga apainduen desfilea hasiko da.
- 13:30ean Mutildantzak izanen dira Elizondoko plazan eta ondotik herri bazkaria izanen da Merkatuko plazan.
Bazkalondoko animazioan, Baztango ioiak edo eztei-soinuak, Baztandarren Biltzarraren mezua, sari banaketa, animazioa eta dantzak izanen dituzte Merkatuko Plazan.
- 17:45etatik aurrera Mutildantzak, gaita, muxikoak eta Larrain-dantza
Pastorala: Lurdes Iriondo
2026/07/19 13:30
Sohüta, Hoki
2026ko udan Sohütan emango duten pastoralak Lurdes Iriondo izango du ardatz. Intza eta Leire Casamajou-Elkegarai ahizpek idatzi dute obra, eta euskal kantagintza berriko eta Ez Dok Amairu mugimenduko figura nagusietako baten ibilbidea eramango dute oholtzara, bere konpromiso kulturala, euskararen aldeko lana eta emakume sortzaileen presentzia publikoan izan zuen garrantzia azpimarratuko dira.
Pastorala Battitta Berrogainek zuzenduko du, eta 80 bat herritar ariko dira parte hartzen; uztailaren 19an 15:30ean, uztailaren 24an 20:30ean eta uztailaren 26an 09:30ean izango dira emanaldiak.
Sarrerak: Hemen eros daitezke
Musikaire 2026: Rhythm + Cuentas corrientes + El mundo atrás + UN´WE
2026/07/19 17:00
Elorrio
*Elorrioko 2026ko Musikaire jaialdiaren barne.
"Rhythm" (Marcat dance)“Rhythm” eszenako bi dantzarien arteko espazioaren, mugimenduaren, patroiaren eta sinkronizazioaren arteko erlazioaren esplorazio sakona gogorarazten duen lan koreografikoa da. Pieza mugimendu eta etenaldi tapiz gisa hedatzen da, eta azelerazioa eta desazelerazioa txandakatzen dira interpreteen arteko etengabeko elkarrizketan.
- Zuzendaritza eta koreografia: Mario Bermúdez
- Zuzendaritza teknikoa: Mamen B. Gil
- Dantzariak: Marilisa Gallicchio y Alessia Sinato
- Iraupena: 12 min.
“Cuentas corrientes” (Jessica Castellón & Boris Orihuela)
“Kontu korronteak”, erraiekin eta umorearekin, lan-inguruneak bultza gaitzakeen muga emozionalak eta fisikoak aztertzen ditu, arrakastarekiko obsesioa, sakrifizio pertsonala, nortasun-galera eta deshumanizazioa islatuz, bizitza transakzio eta rol iragankor bihurtzen duen sistema batean.
- Sorkuntza, koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Jessica Castellón y Boris Orihuela
- Dantzariak: Jessica Castellón y Boris Orihuela
- Iraupena: 15 minutos
“El mundo atrás” (Cía. Rolando Salamé)
El mundo atrás dantza eta antzerki fisikoko pieza bat da, eta exodo bati buruzkoa da, ez herri bati buruzkoa, baizik eta gizakiari buruzkoa. Familiarena, lurrarekin lotzen gaituzten lokarriena. Eta gure nortasunaz ere bai, nor garen, gauden lekuan gaudela. Itxaropenak ematen dio zentzua bidaia honi, pultsazio horrek ematen dio bizia eszenan gertatzen den guztiari.
- Zuzendaritza eta sorkuntza: Rolando Salamé
- Laguntza koreografikoa: Lucas Morones
- Dantzariak: Lucas Morones y Rolando Salamé
- Musika: Passed over Trail (Raime), Join us (Maserati), You are memory (Message to the bears), De magnetiska slagfalten (1900).
- Iraupena: 15 min.
“UN´WE” (Ertza)
UN’WE-k "bat bakarra" esan nahi du “changana” hizkuntzan, Afrika hegoaldeko hainbat herrialdetan hitz egiten den bantu hizkuntzan. Hemen, gure munduari egiten dio erreferentzia, sare sozialei esker bakarrera murriztu den munduari; baina aldi berean, eta gaur inoiz baino gehiago, bertan dauden desberdintasunak nabarmen erakusten dituenari; gutxitu beharrean, ugaltzen doazen desberdintasunak izan ere. Bi mundu, bata bestearengandik geroz eta urrunago dauden arren, elkarren beharra dutela, eta azken finean mundu berbera direla ulertzen ez dutenak.
UN’WE-k gaur egun ematen diren esklabutza mota berriez, esplotazioaz, indibidualismoaz eta sare sozial deiturikoekiko menpekotasunaz hitz egiten du.
- Zuzendaritza: Asier Zabaleta
- Koreografia: Asier Zabaleta, dantzarien laguntzarekin
- Dantzariak: Fenias Nhumaio, Deissane Machava.
- Musika: Kiko Klaus eta Asier Zabaleta
- Iraupena: 15 min.
MAKILhotsak
2026/07/19 19:00
Urgitxieta plaza, Sopela
Bidaia bat proposatzen dugu gure oroimenera, 80. hamarkadako intsumisioaren garai nahasietara. Gazte askok armei ezetz esatea erabaki zuten, -armadari ez-, eta elkarrekin gerra kolpeak isilaraztea lortu zuten.
Gaur, berriro, gerraren mehatxua gugana hurbiltzen ari den honetan, guk lurra jotzen dugu hura entzuten jarraitzeko, maitatzeko. Belaunaldi guztiok amestu behar genuke garaipen bat.
*HIKA Teatroaren eta OINKARI Dantza Taldearen elkarlan artistikoa.
Hika: MAKILhotsak
2026/07/19 19:00
Sopela, Larrabasterra (Urgitxieta plaza)
Europa eta mundua orokorrean, asaldatuta dago. Ukraniako gerrak, Palestinako genozidioak, Trump, Amerikar presidentearen inperialismoak, edota Europa zeharkatzen duen migrazio krisiak ziurgabetasun sozial eta politikoa areagotu du eta gerra hotsak nonahi entzuten dira. Hau gutxi ez eta biztanleria berrarmatzea eskatzen duen eskuin muturreko ahotsak gero eta gehiago dira. Zoritxarrez, hirugarren mundu-gerra baten utopia, distopia posible bat bezala ikusten hasita gaude.
Testuinguru horretan, Artearen ahotsa inoiz baino beharrezkoagoa delakoan gaude. Herrien arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea lehenetsiko dituen jarrera bakezale eta antimilitaristak eraiki behar ditugu, armarik gabeko mundu batekin amets egiteak ezin duelako utopia bat izan behar. Behar du izan premiazko behar bat, gizartearen konpromisoarekin irudimen handia eskatzen duen errealitatea.
Garaia da beraz, gure begirada bestean eta ez bestearen aurka jartzeko.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaria eta Dramatugia: Agurtzane Intxaurraga
- Interpreteak: OINKARI Dantza Taldea, Maialen Mairezkurrena, Agurtzane Intxaurraga, Eneko Gil
- Koreografia: Led Silhouette, Agurtzane Intxaurraga, Maialen Mariezkurrena, Eneko Gil
- Jatorrizko musika eta zuzenekoa: Garazi Navas
- Soinu mapa eta koru lanak: Garazi Navas
- Testuak: Miren Agur Meabe, Agurtzane Intxaurraga
- Jantzitegia eta atrezzoaren diseinua: Xabier Mujika
- Jantzien errealizazioa: KKUM Inma Gómez
- Grafika: Nagore Martínez, Agurtzane Intxaurraga
- Promozio bideoa: Unai Lizarza
- Argazkiak: Unai Lizarza
- Teknika: Iker Ugalde
- Ekoizpen zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga, Eneko Arteaga
- Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa
- Administrazioa: Asun Etxeberria
- Komunikazioa eta banaketa: Nagore Martínez
Harrobi: Geure(r)a
2026/07/19 20:30
Markina-Xemein, UNI frontoiko horma
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza artistikoa: Janire Etxabe
- Gidoia eta dramaturgia: Janire Etxabe
- Acting-a: Juana Lor
- Testua: Toti Martínez de Lezea
- Koreografia: Alejandra Pérez, Janire Etxabe
- Dantzariak: Alejandra Pérez, Janire Etxabe, Del Perera
- Musika-zuzendaria: Juantxo Zeberio
- Musikariak: Maddi Arana, Francesca di Nicola, Alejandro Saúl, Juantxo Zeberio
- Ahotsa: Itziar Ituño, Maddi Oihenart
- Dantza mapping: Paco Gramaje, Leo Bautista
- Jantzien diseinua: Amaia Albes
- Soinua: Amal Ariztimuño
- Argiztapenaren diseinua: Carlos Solano
- Rigger-a: Mikel Bonilla