Agenda
Zümatzeko maskarada
2026/07/18 08:30
Santutxu
Barrikadak
- 10:30ean Gaztedi Dantzari Taldearen plazatxoan.
- 11:30ean Karmelo Plaza.
- 12:30ean Ricardo Bastida plaza.
- 13:30an Basarrete plaza.
Arratsaldeko ofizioak
- 17:30ena Karmelo Plazan.
Haatik: Ioi
2026/07/18 16:30
Getxo, Areetako Geltokia Plaza
*2026ko Getxo Eszena Kalean jaialdiaren barne.
Kalearen erabilera aldarrikatzeko asmoz, soinuak hartzen du protagonismoa. Espazio publikoa ospakizun eta topaketarako gune bihurtuz.
Soinu-espazioa zuzenean, ikusleen aurrean sortzen da. Musikaria, agertokian bertan, eszena bakoitzari bere kolorea eta tonua marraztuz, eszenaren jabe bihurtzen da, une bakoitza gidatuz eta eraldatuz.
Bozgorailuek—megafoniakoak, musika eta ahotsa indartzeko bezainbeste, kolektibotasuna eta ospakizuna zabaltzeko tresna direnak—joko-esparru bizidun bihurtzen dira. Dantzarien eskuetan, espazioa zeharkatu eta unea partekatzeko gonbite bihurtzen dira.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza eta Ekoizpena: Aiert Beobide Eta Iurre Aranburu
- Koreografia: Jone San Martín Eta Haatik
- Espazio Sonoroa: Manu Gaigne
- Dantzariak: Jon Arsuaga, Libe Sukia, Amaiur Luluaga, Nagore Zabala, Iñigo Etxeberria, Leire Romero, Izaro Urreztarazu
- Eskenografia: Ikerne Giménez
- Jantzitegia: Ramón García
- Irudia eta Komunikazioa: Iurre Aranburu
- Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac
Mairuaren alardea
2026/07/18 17:00
Antzuola
Urtero uztaileko hirugarren larunbatez ospatzen den “Festa” edo “Mairuaren alardea” bezela ezagutua denak, Valdejunquerako Gudan mairu (buruzagi) baten ustezko atzematea gogora ekartzen du. Tropa eta musikarien paseoa plazan bukatzen da konpainiaren deskargekin. Antzezte honekin batera, herriko talde jendetsu batek hainbat dantza ematen ditu: uztai-dantza, makila-txikiak, makila handi dantza eta zinta-dantza.
DAB: Kea
2026/07/18 18:00
Durango, Ezkurdi Parkea
*Durangoko 2026ko Uda Giro - Udako Kultur egitarauaren barne.
Kea memoria kolektiboaren eta erresistentzia isilaren aldarria da. Tabakalerako langileen istorioak dantzaren bidez aurkeztuz. Erakustaldi honetan, DAB konpainiak, piezaren zati bat aurkeztuko du eta sortze-prozesua erakusteko estudioko ariketak egingo dituzte. Amaitzeko, solasaldia egingo da.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza artistikoa: Marina Esquisabel
- Dantzariak: Miren Lizeaga, Maialen Alberro eta Marina Esquisabel
- Ekoizpena: Iker Sanz
Larrua: Sangre y klorofila
2026/07/18 18:00
Durango, Ezkurdi Parkea
*Durangoko 2026ko Uda Giro - Udako Kultur egitarauaren barne.
Ederra, birjina, handikia, sakratua... Horrela, paisaia definitzen dugu, gure irudira moldatuz eta bere esentziaz jabetuz. Sinbolo bihurtzen dugu, gure borroka eta desioen bandera. Sangre eta Klorofila Vicente Ameztoyren lanean oinarritzen da muga horretan bizitzeko, paisaia amaitu eta gure ideiak hasten diren lekuan. Ameztoyk zioen bezala, "sakonki errotutako nortasuna eta geure gain hartzeko zailtasuna" Pieza honek tentsio hori aztertzen du, naturaren eta gure giza proiekzioen arteko etengabeko elkarrizketa azaleratuz.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza eszenikoa: Jordi Vilaseca
- Interpretea: Aritz López
- Koreografia: Jordi Vilaseca · Aritz López
- Argazkiak: Maider Jimenez
- Hauen laguntzarekin: ATERPEAN (Dantzahirian) · Euskadi eta SORBURU (Artekale) · Euskadi
- Esker onak: Begoña Martín, Jemima Cano, TAE, José Uruñuela Dantza Kontserbatorioa
Getxoko 41. Nazioarteko Folklore Jaialdia
2026/07/18 18:00
Getxo, Muxikebarri
Hiru egun. Hiru kultura. Agertoki bakarra. Nazioarteko Folklore Jaialdia Muxikebarrira dator bueltan uztailaren 18tik 20ra bitartean munduko dantzak eta musikak eta bai eta herri-folklorearen koloreak gerturatzeko. Bertoko Itxartu Taldeak jaialdiari hasiera emango dio eta hurrengo bi egunetan, Guam uhartetik eta Bostwanatik etorritako bi konpainiak gure artean ohikoak ez diren erritmo, mugimendu eta ohiturak partekatuko dituzte. Kulturen aniztasuna ezagutzeko bidaia egiteko gonbita, hain zuzen ere.
- Uztailak 18, 20:00etan Intxartu Taldea (Getxo)
- Uztailak 19, 20:00etan Inetnon Gefpa'go (Guam uhartea)
- Uztailak 20, 20:00etan Biemb'art (Kongoko Errepublika)