Agenda

Flamenko emanaldia

Noiz

2026/07/17 16:00

Non

Barakaldo, Clara Campoamor Kultura Etxea

*Barakaldoko 2026ko Karmenak Jaien barne.

Zambra abesbatza rocieroren eskutik, Duende eta Embrujo dantza-taldeek, Asociación Hijos de Jaén elkarteko Sueños talde flamenkoak, Eduardo Florido (flamenko-kantaria), Enrique El vacak (gitarra-jolea) eta Los Oliveros abesbatza flamenkoak Burgos) lagunduta, Clara Campoamor zentro zibikoan.

Irakurri gehiago

Aukeran: Aiurri

Noiz

2026/07/17 17:30

Non

Barakaldo, Eskulturen parkea

*Barakaldoko 2026ko Karmenak Jaien eta Rataplan - Kale Antzerki Jaialdiaren barne.

 Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Musika: Xabi Aburruzaga
  • Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera

 

 

Irakurri gehiago