Agenda
Aurreskua
2026/07/16 10:30
Markina-Xemein
Uztailaren 16an, eguaztena, Karmen jaietako egitarauaren barruan, Karmen eguna.
- 09:30 Txistularien kalejira.
- 10:30 Markina-Xemeingo bandaren kalejira.
- 11:00 Meza Nagusia, Karmengo elizan, Xemein abesbatzak abestuta (E. Mokoroaren Meza).
- 12:30 Aurreskua, Goiko Portalean.
Elizaurreko aurreskua
2026/07/16 10:30
Barakaldo
Barakaldoko Karmen jaietan, meza nagusiaren ostean aurrreskua dantzatuko dute Laguntasuna taldeko dantzariek.
Aurreskua
2026/07/16 11:00
Añorga
Soka-dantza Añorgan, Karmen egunean meza nagusiaren ondotik.
Kresala: Itsasharian
2026/07/16 11:00
Donostia, Kaia
*Donostiako 2026ko Karmengo Jaien barne.
Kostaldeko dantzen bilduma eta itsas munduko gizon-emakumeei omenaldia.
Itsasharian obra euskal dantzaren eredua du ardatz nagusia, bere sustraiak itsas ondare tradizional batean hondoratzen dituena, eta horren gainean egituratzen da bere etorkizuneko garapena. Kostaldeko pieza bilduma txiki eta laburra da, publiko zabalarentzat antzinako herri-lanen xarma berraurkitzea bilatzen duena.
Lekeitioko kaxarrankaren bakarkako graziatik eta trebeziatik hasita, Pasaiako batelarien eta karrika dantzetara edota dantza sueltoen kolektibora doazen saioak. Programa horiek guztiak Azkue, Baroja edo Estornes Lasa ikertzaileek aztertu zituzten, eta Sorozabal, Arizmendi edo Yurre bezalako egile interesgarriek egindako irakurketa berriak izan zituzten abiapuntua XX. mendearen erdialdera.
Fitxa artistikoa:
- Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, Enara Lardizabal, Irati Martikorena, Naia Lertxundi, Marta Buendía, Naroa Conde, Maddi Iriondo, Leire de la Hoz, Nora Elosegui, Harkaitz Ardanaz, Josu Sagardia, Beñat Sasiain, Oier Martikorena, Aitor Egaña, Manex Lizartza, Beñat Lizartza
Brokel-dantza
2026/07/16 16:00
Añorga
Brokel-dantza Añorgako Arkaitz dantza taldeko dantzarien eskutik.
Udalbatzaren aurreskua
2026/07/16 18:00
Antzuola
Udalbatzaren aurreskua, Oinarinek lagunduta.