Agenda
Dantzari-dantza eta erregelak
2026/07/10 10:30
Abadiño, Mendiola auzoa
San Kristobal jaiak ospatzen dira Abadiñoko Mendiola auzoan eta meza nagusiaren ostean, dantzari-dantza eta erregelak egiten dira.
Aukeran: ADK3.7 Dualtasuna
2026/07/10 17:30
Bilbo, Euskal Museoa
*Euskal Museoa Bilbaoren 2026ko Plazara topaketaren barne.
Gorputzaren eta oroimen kolektiboaren ospakizun gisa sortu zen ikuskizun hau. “ADK3.7 Dualtasuna” bidaiaren, denboraren, partakatuaren, batzen gaituen pultsaren dualtasunaz hitz egiten duen bidaia koreografikoa da. Pieza dantza tradizionala, garaikidea, zuzeneko perkusioa eta espazio publiko desberdinetara egokitzen den eszenografia mugikor eta interaktiboa uztartzen ditu. Sei antzezlek kemenez eta zehaztasunez gorputzen dituzte topaketa, jolasa, erresistentzia, desira eta aldaketa gorputzen dituen eszenak. Bizitza kontraesana da, argiaren eta itzalaren, zoriontasunaren eta tristuraren, maitasunaren eta desamodioaren arteko dualtasuna. Aukeran konpainiako dantzari ikuskizun berri honetan bizitzara dantza eginen diote, tradizioaren eta garaikidearen artean, ordena eta kaosa, musika eta isiltasuna presente.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
- Zuzendaritza: Aukeran Dantza Konpainia
- Musika: Ines Osinaga
- Koreografia: ADK, Paolo Mohovic
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Antzezleak: Ane Etxeberria, Nahikari Sánchez, Uxue Sánchez, Maier Muruaemdiaraz, Laida Egaña, Danel Serrano, Kimetz Cabanillas, Unai Iraola
NODE: Aztura
2026/07/10 20:00
Eibar, Bizikleta plaza
2026an 10 urte beteko dituen NODE konpainiak Aztura lana estreinatuko du. Aztura konpainiaren bi pieza enblematikoren batuketa da: Batu eta Basandere. Baina askoz haratago doa. Ez da soilik batasun lan bat egin, baizik eta jarraipena, ikuskizun berri bat sortuz. Hiru antzezle eszenan: bi dantzari eta abeslari liriko bat. Euskal folklorean barrena bidaia, begirada garaikide batetik.Tradizioen eta mitologiaren berrikuspena, genero-ikuspegiaz, justizia klimatikoaz eta lurralde-identitateaz hitz egiten den gunea.