Agenda
Lasala: Burnt
2026/07/01 16:15
Bilbo, Doña Casilda Parkearen Pergola
*Bilboko Kalealdia 2026 jaialdiaren programazioaren barne.
Bi saio: 18:15ean eta 20:15ean.
Gero eta eskatzaileagoa den gizarte-ispilu baten aurrean, badirudi estrategia posible bakarra gauero intentsitate handiagoz distiratzea dela. Hainbeste kontsumitzen den prezioa sitsek argitik gertu hegan egiteagatik ordaintzen duten prezio bera da: berezko "burnout" batean su hartzeko aukera.
- Iraupena: 12 min.
- Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Judith Argomaniz
- Antzezleak: Garazi Etxaburu, Ioar Labat eta Leire Otamendi
- Dramaturgia: Judith Argomaniz eta Fernando Epelde
- Musika sorkuntza: Fernando Epelde
- Testua: Puy Barral
- Jantzien diseinua eta jantzigintza: Xabier Mujika
- Argazkia eta bideoa: Renata Laszczak
- Laguntza: Donostia Kultura, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Institutua eta Gipuzkoako Foru Aldundia
Kukai: Kale Hizketak
2026/07/01 17:00
Legazpi
*Uztakale 2026ren barruan.
Gure herri eta hirietako kaleak gaur egungo gizarte eta kultura aniztasunaren ispilu dira. Hamaika hizkuntza, janzkera, dantza zein musika topa ditzakegu; karrikak kolore zipriztin amaigabez osatzen diren mihise koloretsua dira. ‘Kale hizketak’ ikuskizuna aniztasun horren lekuko da. Espresio bide euskal dantza, dantza urbanoa edota flamenkoa duten lau dantzarik eta musikari batek (perkusioa eta elektronika) topo egiten dute, norbere jardunetik besteekin komunikazio bat abiatzeko.
Ezberdintasuna aukera bihurtzen da, eta norberak bere lengoaiari uko egin gabe elkarren artean elkarrizketan abiatzen dira.
Halakoxeak dira gaur egungo kale-hizketak, norberak duen horretatik besteak entzun, besteena jaso eta norberarena eskainiz eraikitzen diren komunikazio anitz eta aberatsak.