Agenda
Besta Berri Donoztirin
2026/06/07 08:00
Donoztiri
Besta Berri Luhuson
2026/06/07 08:00
Luhios
Besta Berri Luhuson
2026/06/07 08:00
Luhios
Besta Berri Heletan
2026/06/07 08:00
Heleta
Besta Berri Heletan ekaianren 7an eta 14ean (zortziurrena).
Besta Berri Lekornen
2026/06/07 08:30
Lekorne
Soka-dantza
2026/06/07 09:00
Ituren
Besta Berri igandez dantzatzen da soka-dantza edo dantza-luzia Ituren-en. Hainbat urtez galduta egon ondoren orain 14 urte inguru berreskuratu zuen herritar talde batek Besta Berri egunez dantzatzeko ohitura
Korpus-dantzak
2026/06/07 09:00
Iruñea
Iruñeko Bestaberriko prozesioak San Lorentzoko Danzanteak izanen ditu lagun segizioa irekitzen.
Iruñeko prozesiorik zaharrena den honek Pizkundetik XIX. mendera arte bertako eta kanpotik etorritako danzanteen presentzia izan zuen eta San Lorentzoko Danzanteen Kofradiak usantza hori berreskuratu zuen.
Baina ez da hori dantzaren eremu bakarra Iruñeko Bestaberrin. Katedraleko Seise haurrek edo Infantikoek Sakramentu Santuaren aitzinean Hilarion Eslabaren billantziko bat dantzatuko dute katedraleko presbiterioan eta prozesioan izanen dira gero. Ohitura hau ere, etenik gabe Sevilla bezalako hirietan gorde dena, Katedralaren Lagunen Elkarteak berreskuratu zuen duela urte zenbait.
Hau da programa:
- 11:00: Meza katedralean. Mezaren amaieran Seisek dantzatuko dute.
- 11:45: Prozesioa Alde Zaharreko kaleetan. Amaieran San Lorentzoko Danzanteek katedralaren atarian dantzatuko dute.
Ondoren beste tradizio bati emango zio jarraipena, katedraletik Zapateriara Donezar kandeladendaraino dantzatzen, dantza batzuk eskaini ondoren txorizoa azukrearekin jateko. Hori zen lehenago gremioen kofradiek egun berezi horretan prestatu ohi zuten menua.
Informazio gehiago: San Lorentzoko Danzanteen Kofradia
Korpus-dantzak
2026/06/07 09:30
Zangoza
Korpus eguna, ekainaren 4an izan arren, Zangozan ere ospakizunak asteburuan egiten dituzte. Igandean goizeko 9:30etan elkartzen dira Rocamador dantza taldeko dantzariak elkarrekin gosaltzeko. 10ak inguruan, azken ensaioa egiten dute Konbentuan ondoren goizeko 11:30etan dantzak eskaintzeko. Ondoren, 13:30etan, prozesioa egingo dute.
Alkate-dantza
2026/06/07 10:00
Lakuntza
Korpus igandez Lakuntzako kintoek Alkate-dantza dantzatzen diete udaleko ordezkariei. Egun horren aurretik ere, urtarrilaren 20an San Saastianetan, egiten dute alkate-dantza urtean lehenengoz Lakuntzan. Deustuko Bihotz Alai taldearen laguntzarekin berreskuratu eta plazaratu zuten dantza da hau lakuntzarrek 70eko hamarkadan.
Elirale-Pantxika Telleria : tXIotxioka
2026/06/07 10:00
Zokoako Kiroldegian, Urruñan
tXiotxioka isiltasunean jartzeko eta kontenplazioa-egoera idekitzeko gonbidapena da. Gorputza habia bihurtzen da orduan, Haikuaren hizkuntza poetikoari bide emanez, eta horrek, aldi berean, mugimendua birbanatzen du.
Euskarara itzulitako antzinako japoniar haiku herrikoiak, hitz-jokoak eta txioka lexikoak dira tXiotxioka ikuskizunaren ahozko literaturaren errepertorioa. Hitza mugimenduaren inspirazio iturria da, eta dantzariek hura aprobetxatzen dute, musikari laguntzailearen konplizitatearekin.
Gorputzaren mugimenduak garatuz eta unibertso sonoro sotil bat proposatuz, obrak batez ere publikoa lasaitasunean, baretasunean, eta, zergatik ez, ongizatean murgiltzea nahi du.
Aristerrazuko erromeria
2026/06/07 15:30
Aia San Pedro bailara, Arizterrazuko plaza
Igande honetan Aristerrazuko eszenatokian Tapia eta Leturia.
Ziomara Hormaetxea: Lattice
2026/06/07 17:00
Hondarribia, Itsas Etxea Auditoriuma
Lattice fisika kuantikoaren printzipioetan oinarritzen da, errealitate konbentzionala gainditzeko. Gorputzaren eta teknologiaren arteko etengabe hizketan, pieza honek grabitatea esploratzen du, gorputza geruza askotan zeharkatzen duen nonahiko indar gisa: fisikotik kuantikora, espazioa eta mugimendua esperimentatzeko moduak konfiguratuz. Lanak bidaia bat proposatzen du espazio birtualetan, multibertsoetan, non errealitatearen geruza bakoitzak existentziarako eta konexiorako aukera berriak irekitzen dituen, gaur egungo narratibek gure errealitatea eraldatzeko dituzten moduak zabalduz.
Ziomara Hormaetxe euskal koreografoak Lattice mugimenduko lan performatiboa aurkeztuko du. Azkuna Zentroak ekoitzi du, "Europako ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology" proiektuaren esparruan, zentroa horren partner estrategikoa delako, Europako Batzordearen Creative Europe-ren laguntzarekin.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza artistikoa: Ziomara Hormaetxe
- Zuzendaritza artistiko eta koreografikoko laguntzailea: Fabian Thome
- Interpreteak: Ziomara Hormaetxe, Beatriz de Paz
- New Media Artist/ Artificial Life Scenography: Jaime de los Ríos
- Diseinua eszenografikoa: Jesús Jauregui
- Errealizazio eszenografikoa: Grupo Intermedio
- Soinu-artista: Miguel Marín Pavón
- Ekoizleak: Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology
- Laguntzaileak: EBB Biarritz, Ballet Malandain Biarritz, Gernika-Lumoko Udala
Nazario Díaz: Amanecer alto cielo
2026/06/07 17:30
Errenteria, Lekuona Fabrika
Amanecer alto cielo-k hizkuntzaren zorabioa planteatzen du elementu eszenografiko gisa, bere materialtasunak lotzen dituzten hainbat testu-praktiken bidez. Era berean, ikusmenaren hainbat ezaugarri jorratzen ditu, bai eta horiek gorputzak eta horiei buruzko pertzepzioa nola aldatzen dituzten ere, Lisa Nelson koreografo eta bideoartistak proposatutako begiratzeari buruzko praktika batzuetan oinarrituta. Esku dantza bat dugu begira, begi ukituak eta gorputz ezabatuak.
Amanecer alto cielo begiradarik gabeko hiru gorputzek hitzak adierazten dituzte triangelu moduko batean, zeinen erpinak elkarrengana hurbildu eta elkarrengandik urruntzen diren, erlazio ekilatero, isoszele edo eskalenak ezarriz haien artean, izendatzen denaren eta jada desegiten hasten denaren arteko distantzia haztagarri eta subjektiboak antolatuz.
- Kontzeptua eta koreografia: Nazario Díaz
- Baterako sorkuntza eta performancea: Julián Pacomio, Ibon Salvador, Nazario Díaz
- Laguntza dramaturgikoa: Carolina Campos
- Argiak: Leticia Scrycky
- Ekoizpena: Kurzuth Silverstone, Silvia Coppola
- Koprodukzioa: Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao