Agenda
Trinitate dantza eta gaztelua
2026/06/06 09:45
Kuartango
Kuartangoko Trinitate jaia igande Korpus egunaren ondoko larunbatean ospatuko dute. Mezaren ostean, ohitura den moduan, Trinitate dantza eta gaztelua egingo dute eskualdeko herritarrek. Hona hemen egun horretako ordutegia:
- 11:45 Harrera-dantza.
- 12:00 Meza nagusia.
- 13:00 Trinitate-dantza eta gaztelua.
Kuartango: Trinitate erromeria 2016 dantza eta giza-dorrea [Bideoa]
"The Liminal Body" + "THE KID"
2026/06/06 10:00
Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa
*2026ko ACT Festival jaialdiaren barne.
"The Liminal Body"
F-A-E Archive/ Korea
Artxiboko dokumentuei buruz ikertzen du. Iraganaren arrasto finkotzat hartu beharrean, harremanen bidez etengabe orainera lekualdatzen diren entitate gisa ulertzen ditu. Hala, gorputza eta dokumentua, irudia eta errealitatea, eta iragana eta oraina gurutzatzen diren mugetan, haietako inorekiko erabateko kidetasunik gabeko egoera agertzen da
Seulgo Arte Garaikideko Museoak komisionatutako lana.
"THE KID"
Volta / USA
THE KID-ek aro digitalean intimitatea, alienazioa eta benetako konexiorako dugun desira aztertzen ditu. Bi interpretek atrezo objektu soil batekin duten harremana eraldatu egiten da, teknologia esploratuz giza konexioaren ordezko gisa, Dylan Fujiokaren jatorrizko soinu banda batekin.
Uribealdeko andreen aurreskua
2026/06/06 10:30
Gatika, Santa Marina eliza alboan
Udaberria Dantzan Donibane Lohizunen
2026/06/06 14:00
Donibane Lohizune
Ekainaren 6 eta 7an Udaberria Dantzan festa iraganen da Donibane Lohitzunen. Usaian bezala, egun hauetan Donibane Lohizune dantzaren topagunea bilakatuko da. Begiraleak elkarteak antolaturik.
Ekainak 6 larunbata: Begiraleen eguna
- 16:00 Begiraleak taldeko dantzarien desfilea, belaunaldiak nahasirik.
- 17:00 Ikusgarria Foch plazan
Ekainak 7 igandea: Donibane dantzari & udaberria dantzan
- 10:00 7 probintzietako haurren emanaldia Louis XIV plazan eta animazioa karriketan.
- 16:00 Helduen emanaldia Louis XIV plazan eta animazioak karriketan.
8 taldek parte hartuko dute / Participation de 8 groupes du Pays Basque : Andra Mari (Galdakao, Bizkaia) – Aurtzaka (Beasain, Gipuzkoa) – Begiraleak (Donibane Lohizune, Lapurdi) – Korteseko Dantzariak (Kortes, Nafarroa)- Mikel Deuna (Iurreta, Bizkaia) - Urtsoko Xoriak (Lekorne, Lapurdi) - Xiberoako dantzariak.
Garazi Etxaburu + Compañía Osa + Mujika
2026/06/06 17:00
Bilbo, Arkeologi Museoa
*MusEkintza 2025/2026 - Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Garazi Etxaburuk eta Osa+Mujika Konpainiak interpretatutako bi dantza pieza.
Biek oso ikuspegi plastikoa eta zaindua dute mugimenduari buruz, transmititu egiten dute, pentsarazi egiten digute.
Bi dantza lanen ondoren, publikoak artistekin solasaldi bat izango du dantzaren munduko sorkuntzarekin lotutako hainbat alderdi jorratzeko.
Tartar: Remedios Vals
2026/06/06 17:15
ERrenteria, Herriko Plaza
*2026ko Eztena jaialdiaren barne.
Ideia bat sortu, denbora, ideia suntsitu.
‘Vals’ batek zeharkatzen duen pieza honek atmosfera absurdu batean kokatuko gaitu.
Jolasaren eta zoriaren bidez, topaketa eraiki eta mugara eramango duena, gertatzen den
bakoitzean, jolasa berrabiaraziz.
Cie MF: "Twist again" + "Être"
2026/06/06 18:00
Bilbo, BBK Aretoa
*2026ko ACT Festival jaialdiaren barne.
Twist again
Maxime & Francesco | Frantzia
Sorkuntza prozesuan dagoen dantza garaikideko duo bat da, erresidentzia irteera baten baitan aurrerabidean dagoen lan gisa aurkeztua.
Piezak twist-aren energia kutsakorra eta Twister jokoaren dimentsio ludiko eta aurreikusi ezina lotzen ditu.
Être
Cía. Miguel Jiménez| Valentziako erkidegoa
“Nor naiz? Nor da bestea? Nondik gatoz? Zerenak gara? ” Antzerki fisikoaren eta dantza garaikidearen tekniken bidez filosofia, hitza eta mugimendua uztartzen dituen dantza-antzerkiko pieza honek oinarrizko galderak egiten ditu. Diskurtso intimo, poetiko eta gogoetatsua, «identitate» deitzen diogunari buruzko ikuspegi berri bat eskaini nahi duena.