Agenda

Korpus-dantzak

Noiz

2026/06/05 07:00

Non

Oñati

Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.

Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua:

Ekainak 5 ostirala

  • 09:00 Korpus-dantzak herriko ikastetxeetan. Ondoren, goizez eta arratsaldez, aspaldiko ohiturari jarraituz herriko auzoetan ibiliko dira.
  • 16:30 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzoetan, txistulariek lagunduta

Ekainak 6 larunbata

  • 09:00 Oñatz dantza taldearen emanaldiaren hasiera, Foruen enparantzan. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira txistulariek lagunduta egun osoan zehar.

Ekainak 7 igandea

  • 9:00 Txistularien goiz-eresia.
  • 10:45 San Migelen irudia San Migel parrokiara iritsiko da.
  • 11:00 Meza nagusia Oñatz dantza taldeko dantzariekin. Mezaren ondoren Korpus prozesioa.
  • 18:15 Oñatz dantza taldearen emanaldia Foruen enparantzan, txistulariek lagunduta. Korpus eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko da (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian)
  • 19:00-20:00 Dantzaldia musika bandarekin, San Migel parrokiko atarian. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geldituko da.

Irakurri gehiago

Gazte Kabalkada

Noiz

2026/06/05 16:00

Non

Angelu, Lerratokia

Gazte Kabalkada: Gazteak hirirat heldu dira

Angeluarrak taldearen urtebetetzearentzat, gazteriak ere leku inportantea du, horretarako haien ekitaldia prestatzen ari dira ere: Gazte Kabalkada. 

Angeluko 5 eskola elebidunekin, ikastolarekin 330 ikasle), Maurice  Ravel Euskal Herriko Kontserbatorioarekin (60 musika ikasleek) eta Euskal Kultur Erakundearekin, lan egin dute ikusgarria antolatzeko. 

Irakurri gehiago

Kim Siwon + Lur and Maru: 22 + WE’RE ALL FISH

Noiz

2026/06/05 16:00

Non

Barakaldo, Barakaldo Antzokia

*2026ko ACT Festival jaialdiaren barne.

  • 22 Kim Siwon (Korea)

Zorigaitzaren atzetik poza dator» esaldia barnebiltzen duen lana da, eta atzeratu egiten du. Bizitza dantza bihurtzen den prozesuan, eta dantza berriz ere bizitzara itzultzen denean, errepikapen horrek zergatik jarrai dezakeen asmatu nahian nabil.

  • WE’RE ALL FISH Lur and Maru (Euskal Herria, Portugal, Brusela)
"Mundu honetan, gure barneko haurrak hartzen ditu erabakiak, eta benetako mundu bat sortzen du, alaitasunez betea, eta hori, aldi berean, adierazpen bat eta erronka bat da. Obra hau gure maitasunaren adierazpen bat da ".

Irakurri gehiago

Aukeran: Aiurri

Noiz

2026/06/05 17:00

Non

Bilbo, Karmelo Plaza

*2026ko Santutxu Kolorea programaren barruan.

Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Musika: Xabi Aburruzaga
  • Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera

 

 

Irakurri gehiago

Haatik: Ioi

Noiz

2026/06/05 18:00

Non

Lekeitio, Udaletxe aurrean

*Lekeitioko 2026ko Kaleka - Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiaren barne.

Kalearen erabilera aldarrikatzeko asmoz, soinuak hartzen du protagonismoa. Espazio publikoa ospakizun eta topaketarako gune bihurtuz.

Soinu-espazioa zuzenean, ikusleen aurrean sortzen da. Musikaria, agertokian bertan, eszena bakoitzari bere kolorea eta tonua marraztuz, eszenaren jabe bihurtzen da, une bakoitza gidatuz eta eraldatuz.

Bozgorailuek—megafoniakoak, musika eta ahotsa indartzeko bezainbeste, kolektibotasuna eta ospakizuna zabaltzeko tresna direnak—joko-esparru bizidun bihurtzen dira. Dantzarien eskuetan, espazioa zeharkatu eta unea partekatzeko gonbite bihurtzen dira.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza eta Ekoizpena: Aiert Beobide Eta Iurre Aranburu
  • Koreografia: Jone San Martín Eta Haatik
  • Espazio Sonoroa: Manu Gaigne
  • Dantzariak: Jon Arsuaga, Libe Sukia, Amaiur Luluaga, Nagore Zabala, Iñigo Etxeberria, Leire Romero, Izaro Urreztarazu
  • Eskenografia: Ikerne Giménez
  • Jantzitegia: Ramón García
  • Irudia eta Komunikazioa: Iurre Aranburu
  • Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac

Irakurri gehiago

Yingyu Lyu + cia Laia Santanach: The marginal man + JARANA SP

Noiz

2026/06/05 18:00

Non

Bilbo, BBK Aretoa

*2026ko ACT Festival jaialdiaren barne.

  • The marginal man Yingyu Lyu (Frantzia)

Dantza hau lau zatitan banatzen da: eman nazazu, salba nazazu, aurki nazazu eta erbesteratu nazazu. Ícaroren erorketaren historia du inspirazio-iturri. Emanaldiaren bidez, ikusleei bakardadearen indarra sentiarazi nahi die artistak. Errealitatearen mugan daudenek ere izan dezakete euren burua gainditzeko ausardia

  • JARANA SP cia Laia Santanach (Catalunya)

JARANAk desagertuta edo desagertzeko arriskuan dauden praktika tradizional kolektiboak ikertzen ditu. Ospakizun tradizionalak mantentzearen garrantziari buruz hausnartzera eta, aldi berean, gero eta aldakorragoa eta teknologikoagoa den mundu honetan adierazpen kolektiborako modu berriak esploratzera bultzatzen duen ospakizun bat da.

Irakurri gehiago