Agenda

Paloteadoa

Noiz

2026/06/30 17:15

Non

Tutera, Plaza zaharra

Bereziki alde zaharreko, baina orohar, Tuterako kultur-giroa aberasteko xedez, paloteao-a egingo dute Erriberako hiriburuan heldu den ekainaren 30ean. Antzerki molde honen ohiko estruktura mantenduz, garai berrietara egokitu nahi izan dute eta hartara, ez da apenas egonen erlijioari aipamenik —deabrua eta aingerua desagertuko dira, beraz—. Hona hemen paloteadoak egingo duen ibilbidea:

  • 19:15 Karrika-ingurua San Nikolas plazatik abiatuta (Serralta, Mercadal, Boveda, Herrerias, Carnicerias, San Jaime, Rua, Kartzela zaharra eta Plaza zaharra karrikak)
  • 20:00 Paloteao-a Tuterako Plaza zaharrean

Irakurri gehiago

Furinkaï + Léntrouvert: Mizu

Noiz

2026/06/30 18:00

Non

Bilbo, Casilda Iturrizar Parkea

*Bilboko Kalealdia 2026 jaialdiaren programazioaren barne. 

Mizu hitzak “ura” esan nahi du japonieraz. Ikuskizun honek Satchie Noro zirku-artista eta koreografoaren eta Élise Vigneron marionetista eta zuzendariaren munduak batzen ditu. Urarekin lotutako paisaia-pieza bat da, dantzari batek, izotzezko txontxongilo batek eta haren txontxongilolariak osatutako hirukotea. Suspentsioari buruzko istorioa, metamorfosiari buruzkoa, iragankorra eta ispiluekin landutakoa. Sorkuntza honek artistek materia eta narrazioei buruz dauzkaten ikuspegiak elkarlotzen ditu, dantza, zirkuko arteak eta txotxongiloak uztartuz. Satchie Noro-rentzat, ikuskizuna espazio ez-konbentzionalen eta aparatu arkitektonikoen mugimendu poetikaren jarraipena da, eta Élise Vigneron-entzat, azken hamar urteetako izotzaren inguruan egindako ikerketaren emaitza. Objektu artistiko bakar honek materiaren xuxurla erakusten digu: bikoteka, hirukoteka, izotzezko gorputzak eta haragizko gorputzak nahastuz.

Irakurri gehiago

Hika: MAKILhotsak

Noiz

2026/06/30 20:00

Non

Bilbo, Miribilla Plaza

*Bilboko Kalealdia 2026 jaialdiaren programazioaren barne. 

Kolorez eta gizatasunez betetako mundu aske batekin amets egiten duen edonori zuzenduta dago

Europa eta mundua orokorrean, asaldatuta dago. Ukraniako gerrak, Palestinako genozidioak, Trump, Amerikar presidentearen inperialismoak, edota Europa zeharkatzen duen migrazio krisiak ziurgabetasun sozial eta politikoa areagotu du eta gerra hotsak nonahi entzuten dira. Hau gutxi ez eta biztanleria berrarmatzea eskatzen duen eskuin muturreko ahotsak gero eta gehiago dira. Zoritxarrez, hirugarren mundu-gerra baten utopia, distopia posible bat bezala ikusten hasita gaude.

Testuinguru horretan, Artearen ahotsa inoiz baino beharrezkoagoa delakoan gaude. Herrien arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea lehenetsiko dituen jarrera bakezale eta antimilitaristak eraiki behar ditugu, armarik gabeko mundu batekin amets egiteak ezin duelako utopia bat izan behar. Behar du izan premiazko behar bat, gizartearen konpromisoarekin irudimen handia eskatzen duen errealitatea.

Garaia da beraz, gure begirada bestean eta ez bestearen aurka jartzeko.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaria eta Dramatugia: Agurtzane Intxaurraga
  • Interpreteak: OINKARI Dantza Taldea, Maialen Mairezkurrena, Agurtzane Intxaurraga, Eneko Gil
  • Koreografia: Led Silhouette, Agurtzane Intxaurraga, Maialen Mariezkurrena, Eneko Gil
  • Jatorrizko musika eta zuzenekoa: Garazi Navas
  • Soinu mapa eta koru lanak: Garazi Navas
  • Testuak: Miren Agur Meabe, Agurtzane Intxaurraga
  • Jantzitegia eta atrezzoaren diseinua: Xabier Mujika
  • Jantzien errealizazioa: KKUM Inma Gómez
  • Grafika: Nagore Martínez, Agurtzane Intxaurraga
  • Promozio bideoa: Unai Lizarza
  • Argazkiak: Unai Lizarza
  • Teknika: Iker Ugalde
  • Ekoizpen zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga, Eneko Arteaga
  • Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa
  • Administrazioa: Asun Etxeberria
  • Komunikazioa eta banaketa: Nagore Martínez

Irakurri gehiago