Agenda
Azeri-dantza
2026/06/26 07:00
Hernani
Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute. Goizeko 9:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira. Ekainaren 25, 26 eta 27an irtetzen dira.
Aurreskua
2026/06/26 10:30
Zarautz, Iñurritza
Zarauzko Iñurritza auzoan San Pelaio jaiak ospatzen dituzte. Ekainaren 26an, aurreskua dantzatzen dute eta hurrengo egunean oilasko-biltzea egiten dute.
Sorgin-dantza
2026/06/26 14:30
Lasarte-Oria
16:30ean Sorgin-Dantza abiatuko da Oriatik, eta Okendo Plazan bukatuko da eta bidean, tarteka, tarteka dantza egingo dute.
Hernaniko San Joan Erromeria
2026/06/26 16:00
Hernani, Urbieta Kalea
Hernanin Erromeria izango da Oinkada muxiko-taldea eta Baztango Patxi Larralde taldearekin
- Antolatzailea: San Joan konpartsa
*Eguraldi txarra egiten badu Atsegindegin.
Zortzikoa
2026/06/26 19:30
Arruazu
Arruazuko San Pedro jaietako ostiral iluntzean dantzatzen dute zortzikoa. San Pedro ermitan pasatzen dute eguna herritarrek, erromeria giroan. Iluntzean, ermitatik jaitsi eta gero, Arruazuko plazan zortzikoa dantzatzen dute arruazuarrek.