Agenda
Azeri-dantza
2026/06/25 07:00
Hernani
Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute. Goizeko 9:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira. Ekainaren 25, 26 eta 27an irtetzen dira.
Hernaniko San Joan Erromeria
2026/06/25 17:00
Hernani, Urbieta Kalea
Hernanin Erromeria izango da Bilabal taldearekin
- Antolatzailea: San Joan konpartsa
*Eguraldi txarra egiten badu Atsegindegin.
Sara Ruiz Ferrer eta Garazi Egiguren: Topaketak
2026/06/25 17:00
Donostia, Tabakalera
*LABO GOren barruan
Ez dute inoiz elkarrekin lan egin. Ez dute inoiz elkarrekin entseatu. Gaur LABO GOn daude lehen aldiz inprobisazioa espazio artistiko eta emozional bihurtzeko. Sara Ruiz Ferrer artista eta performerrak Garazi Egiguren sortzaile eta dantzariarekin topo egiten du, eta espazio partekatua sortzen dute, erabateko adierazpen naturaletik abiatuta. Topaketa azkarra, une bateko hitzordua, berehalako eta itzulingururik gabeko elkarrizketa. Diziplinen gurutzaketa.
- 18:45 Ateak irekitzea
- 19:00 Sortze-prozesuaren erakustaldia (fisikoa eta akademikoa)
- 19:40 Solasaldia