Agenda
Eguzki-dantza
2026/06/24 04:00
Lekeitio
Azken urteetan San Pedro egunean Lekeitioko emakumeek dantzatu izan dute eguzki-dantza, aurten jatorriz dagokion egunean dantzatuko dute: San Juan egunean. Lehen San Juan egunean ere dantzatzen zuten emakumeek eguzki-dantza deituriko aurreskua eta aurten ere hala egingo dute, garai batean bezala, hiru aldiz dantzatuko dute, egunsentian, eguerdian eta ilunabarrean.
Ekainak 24, San Juan eguna, Eguzki dantza:
- 06:30ean Talan
- 13:00etan plazan
- 20:00etan plazan.
Eguzki-dantza San Juan egunean bertan egingo dute Lekeitioko emakumeek [Albistea]
Bordon-dantza eta soka-dantza
2026/06/24 08:00
Tolosa
Tolosan, San Juan egunean bordon-dantza eta soka-dantza eskainiko dute herriko bordon-dantzariek.
-
10:00: Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Ondoren, Udal Agintariak prozesioan abiatuko dira Tolosako Udaletxetik, Tolosako bordondantzariek, Udal Txistulariek eta Tolosako Musika bandak lagundurik.
-
17:00: Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulariak, bordondantzariak eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuta Andre Maria Plazan elkartuko dira, ondoren Arramelera joateko.
-
17:40: Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Tolosako Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan azken tiro-jasak egiteko. Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du.Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da eta han tradiziozko aurreskua dantzatuko da.
Guardiako dantzak
2026/06/24 09:30
Guardia
Hona hemen Guardiako dantza taldeak San Joan jaietan dituen dantza hitzorduak:
Ekainak 23, San Joan bezpera
13:00etan txupinazoak eta San Joan eta Errege-erreginen Andra Mari elizetako kanpai-hotsek jaien hasiera iragarriko dute. Udaletxeko balkoian Hiribilduaren banderaren aurkezpen ekitaldia burutuko du Errejidore Sindikoak “Zeledon” kantaren notak lagun. Ekitaldia amaiturik, Herriko Musika Banda, gaita-jotzaileak eta dantzariak kaleetan barna abiatuko dira giroa alaituz.
18:00etan Herriko dantzariek eta katximorroak Alkatea eta Errejidore Sindikoa udaletxeraino lagunduko dituzte.
18:15ean Dantzariek lora sortak banatu ondoren udalbatza, agintariak eta gonbidatuak herri-prozesioan abiatuko dira udaletxetik San Joan elizarantz. Jarraian, antzinako usadiori helduz, bandera kulunkatu eta Pilarreko Andre Mariari eta Herriko Zaindariari eskainiko zaie.
18:00 Usadioari jarraituz, herriko dantzariek, katximorro eta musika taldearekin batera, alkate jauna eta erregidore-sindikoa etxetik udaletxera lagunduko dituzte.
Ekainak 24, San Joan eguna
11:30ean Katximorroa eta dantzariek, dultzainero eta herriko Musika Bandak, Alkateak eta Errejidore Sindikoa euren etxeetan jaso eta udaletxera lagunduko dituzte.
12:00etan lora sortak banatuko zaizkie agintari eta gonbidatuei Plaza Nagusian. Ondoren, plazatik San Joan elizara abiatuko dira. Banderaren kulunkatze eta eskaintza burutu ostean, San Joan bataiatzailearen omenezko prozesioa abiatuko da kaleetan barna ohiko ibilbidea eginez. Ondoren meza nagusia ospatuko da Guardiako abesbatzak lagundurik.
18:30ean Aurreko egunean bezala dantzariak eta katximorroa lagun, Alkatea eta Sindikoa udaletxera abiatuko dira. Joan Bataiatzailearen Elizan ohiko ekitaldiak burutuko dira.
Aurreskua
2026/06/24 09:30
Urretxu
Urretxuko San Joan egunean, goizeko 11:00etan herri meza egingo da Santa Barbarako baselizan. Lehengo ohiturei jarraituz, lore bedeinkazioa egingo da. Bertsolariek eta Lurra dantza taldeko dantzariek ere parte hartuko dute euren bertso eta dantzekin.
Ondoren, Lurra dantza taldeak aurreskua eskeiniko die herriko agintariei.
Axeri-dantza eta soka-dantza
2026/06/24 10:00
Andoain, Goikoplaza
Ekainaren 24an, San Joan egunean dantzatzen da axeri-dantza Andoain-en. Dantza eta jokoa uztartzen ditu axeri-dantzak. Hainbat zati ditu axeri-dantzak: paseoa, aitarena, axeri-dantza, orratzarena, illentiarena, perra jartzea eta dorrea besteak beste. Ondoren, soka-dantza egiten dute axeri-dantzariek.
San Joan zortzikoa
2026/06/24 10:00
Uharte-Arakil
San Joan egunez dantzatzen da Uharte Arakilen zortzikoa. XX. mende hasieran utzi zitzaion, eta 1989an berreskuratu zuen herritar talde batek, Joxemari Betelu buru zutela.
Ohorezko aurreskua
2026/06/24 10:30
Muskiz
Muskizko San Joan jaietan, patroiaren egunean meza nagusia ospatzen da goizeko 12:30ean. Ohorezko aurreskua dantzatuko da ondoren.
San Joan soka-dantza
2026/06/24 16:30
Usurbil, Kalezar auzoa
Soka-dantza Usurbilgo Kalezar auzoan.
Haatik: Ioi
2026/06/24 17:00
Irun, San Juan Harria plaza
*Irungo 2026ko San Pedro eta San Martzial Jaien barne.
Kalearen erabilera aldarrikatzeko asmoz, soinuak hartzen du protagonismoa. Espazio publikoa ospakizun eta topaketarako gune bihurtuz.
Soinu-espazioa zuzenean, ikusleen aurrean sortzen da. Musikaria, agertokian bertan, eszena bakoitzari bere kolorea eta tonua marraztuz, eszenaren jabe bihurtzen da, une bakoitza gidatuz eta eraldatuz.
Bozgorailuek—megafoniakoak, musika eta ahotsa indartzeko bezainbeste, kolektibotasuna eta ospakizuna zabaltzeko tresna direnak—joko-esparru bizidun bihurtzen dira. Dantzarien eskuetan, espazioa zeharkatu eta unea partekatzeko gonbite bihurtzen dira.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza eta Ekoizpena: Aiert Beobide Eta Iurre Aranburu
- Koreografia: Jone San Martín Eta Haatik
- Espazio Sonoroa: Manu Gaigne
- Dantzariak: Jon Arsuaga, Libe Sukia, Amaiur Luluaga, Nagore Zabala, Iñigo Etxeberria, Leire Romero, Izaro Urreztarazu
- Eskenografia: Ikerne Giménez
- Jantzitegia: Ramón García
- Irudia eta Komunikazioa: Iurre Aranburu
- Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac
San Joan zortzikoa
2026/06/24 18:00
Altsasu
San Joan egunez, zortzikoa dantzatzen da Altsasuko Foru plazan.
Soka-dantza
2026/06/24 21:30
Eibar, Untzaga plaza
Ekainaren 24an, San Juan egunean soka-dantza Eibarko Kezka dantza taldearen eskutik.