Agenda
Gazteen azeri-dantza
2026/06/23 07:00
Hernani
Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute goizean. San Joan bezperan, gazteen azeri-dantza ateratzen dute. 9:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira.
Eta ekainaren 25, 26 eta 27an helduak irtetzen dira.
Guardiako dantzak
2026/06/23 11:00
Guardia
Hona hemen Guardiako dantza taldeak San Joan jaietan dituen dantza hitzorduak:
Ekainak 23, San Joan bezpera
13:00etan txupinazoak eta San Joan eta Errege-erreginen Andra Mari elizetako kanpai-hotsek jaien hasiera iragarriko dute. Udaletxeko balkoian Hiribilduaren banderaren aurkezpen ekitaldia burutuko du Errejidore Sindikoak “Zeledon” kantaren notak lagun. Ekitaldia amaiturik, Herriko Musika Banda, gaita-jotzaileak eta dantzariak kaleetan barna abiatuko dira giroa alaituz.
18:00etan Herriko dantzariek eta katximorroak Alkatea eta Errejidore Sindikoa udaletxeraino lagunduko dituzte.
18:15ean Dantzariek lora sortak banatu ondoren udalbatza, agintariak eta gonbidatuak herri-prozesioan abiatuko dira udaletxetik San Joan elizarantz. Jarraian, antzinako usadiori helduz, bandera kulunkatu eta Pilarreko Andre Mariari eta Herriko Zaindariari eskainiko zaie.
18:00 Usadioari jarraituz, herriko dantzariek, katximorro eta musika taldearekin batera, alkate jauna eta erregidore-sindikoa etxetik udaletxera lagunduko dituzte.
Ekainak 24, San Joan eguna
11:30ean Katximorroa eta dantzariek ,dultzainero eta herriko Musika Bandak , Alkateak eta Errejidore Sindikoa euren etxeetan jaso eta udaletxera lagunduko dituzte.
12:00etan lora sortak banatuko zaizkie agintari eta gonbidatuei Plaza Nagusian. Ondoren, plazatik San Joan elizara abiatuko dira. Banderaren kulunkatze eta eskaintza burutu ostean, San Joan bataiatzailearen omenezko prozesioa abiatuko da kaleetan barna ohiko ibilbidea eginez. Ondoren meza nagusia ospatuko da Guardiako abesbatzak lagundurik.
18:30ean Aurreko egunean bezala dantzariak eta katximorroa lagun, Alkatea eta Sindikoa udaletxera abiatuko dira. Joan Bataiatzailearen Elizan ohiko ekitaldiak burutuko dira.
Lezeako zortzikoa
2026/06/23 16:00
Agurain
Jeiki dantza taldeko neskek Lezeako zortzikoa dantzatuko dute San Joan jaien baitan.
Gizon-dantza
2026/06/23 17:00
Donostia, Konstituzio plaza
Donostiako alkatea, zinegotziak, Goizaldi dantza taldeko dantzariak eta Udaleko Txitularien bandak parte hartuko dute San Joan bezperako soka-dantzan.
Soka-dantza
2026/06/23 17:30
Iruñea, Kosterapean
San Juan bezperako soka-dantza Iruñeko Duguna dantza taldeak emana. Arratsaldeko 19:30ean Kostarapeko belardian izago da.
Soka-dantza
2026/06/23 18:00
Antzuola, Herriko Plaza
Urtero lez, Udako solstizioa ospatuz Herriko plazan zuhaitza jaso eta haren inguruan soka-dantza egingo da.
San Joan esku-dantza
2026/06/23 18:00
Beasain
Ekainaren 23an, San Juan bezperan, San Joan esku-dantza egingo dute Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeko gaztetxoek.
- 19:30 Makala altxatzea Igartzan. Kantujiraren emanaldia.
- Jarraian San Joanetako esku-dantza Igartzan. Kantujiraren irteera Igartzatik Barrendain plazara.
- 21:30 Txistularien kalejira Igartzatik Barrendain plazara.
- 22:00 San Joanetako esku-dantza Barrendain plazan.
- 22:30 San Joan sua Barrendain plazan. Ondoren erromeria Obenauke taldearekin.
Soka-dantza
2026/06/23 18:15
Andoain, Goikoplaza
Alkatea eta udalbatzaren soka-dantza Goikoplazan.
Zortzikoa
2026/06/23 18:30
Arbizu, San Juan ermita
Herriko kintoek, hau da, aurten 18 urte bete dituztenek dantzatzen dute soka-dantza edo zortzikoa Arbizuko San Juan Ermitan.
Mutil-dantzak
2026/06/23 18:30
Arizkun
San Juan jaiak ospatzen dira Arizkunen eta mutil-dantzak dantzatzeko aukera dago. Hona hemen San Juan jaietako egitaraua:
Ekainak 21, igandea
- 20:30 mutil dantza eta gaita
Ekainak 22, astelehena
- 20:30 mutil dantza eta gaita
Ekainak 23, asteartea
- 11:00 Baztango dantzariak eta herriko haurrak
- 20:30 mutil dantzak
Ekainak 24, asteazkena
- 12:00 mutil dantzak
- 21:00 mutil dantza eta gaita
San Juanen kantaita
2026/06/23 18:30
Urdiain
San Juan bezperan kantatzen eta dantzatzen dute San Juan Kantaita Urdiainen herriko neska gazteek. Bazkalostean elkartu, eta azken ensaioak egin ondoren, jantzi eta 19:30etako kanpai hotsekin batera San Juango ermitara abiatzen dira, bertan, meza ostean dantzatu eta kantatzeko.
Erromeria Donostiako Udalaren Txistularien eskutik
2026/06/23 18:30
Plaza Berria, Donostia
San Juan bezperako Aginterien Esku-dantza amaitu ostean, Donostia Festak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Plaza Berrian.
Bertan entzun eta dantzatuko dira kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, pasodoble, polka eta beste dantza doinu asko, nahi duenak dantza egin bai eta esperientziarik ez duten herritarrek ikasteko ere.
Sorgin-dantza
2026/06/23 19:00
Soraluze
Sorgin-dantza Soraluzeko herritarrek eskainia udako solstizioari hasiera emateko jaian.
San Joan zortzikoa
2026/06/23 19:30
Lasarte-Oria, Andatza plaza
Erketz dantza taldeko dantzariek, San Joan Zortzikoa egingo dute Andatza Plazan egongo den suaren aurrean. Hona hemen San Joan bezperako egitaraua:
- 21:30ean, udal korporazioa eta Erketz EDTko dantzariak kalejiran aterako dira, Udaletxe zaharra.
- Andatza plazara iristean, agurra, San Joan zortzikoa eta beste doinu batzuk dantzatuko dituzte, Zero-Sette akordeoi orkestrako eta Alboka abesbatzako kideak lagun dituztela.
- 22:00etan, sua piztuko da.
Aurreskua eta San Juan Kantaita
2026/06/23 19:30
Hernani
San Juan sua, herritarren aurreskua eta San Joan kantaita eskeiniko dira.
Soka-dantza
2026/06/23 19:30
Abaltzisketa
21:30etan sua pizten da eta ondoren San Joan dantza eta soka-dantza egingo dute herriko gazteek.
Soka-dantza
2026/06/23 20:00
Errenteria, Herriko Enparantza
Urtero bezala Ereintza Dantza Taldeko kideek, Errenteriako Udala osatzen duten udalbatzako ordezkari batzuekin batera, San Juan bezperako soka-dantza egingo dute Herriko Enparantzan 22:00etan.
Aurreskua
2026/06/23 20:30
Pasai Antxo, Zumardia
20:45 San Joan martxa joaz, Konstantzia Bandak plazatik elizarainoko bidea egingo du. Salbea amaitzean, plazara itzuliko da eta sua piztu bitartean musika eskainiko du zuhaitzaren inguruan. Ondoren, San Joan sua eta aurreskua egingo du Pasai Antxoko Alkartasuna euskal dantza taldeak.
San Joan zortzikoa
2026/06/23 20:30
Astigarraga
Arratsaldeko 19:30etan Txirriskla elkarteko txistulariek San Joan zortzikoa joko dute kalez kale. Iluntzean, 22:30ean, sua piztu aurretik Astigarreko dantzariek San Joan zortzikoa dantzatuko dute.
Jon Doni soka-dantza
2026/06/23 20:30
Biarritz, Mazon parkea
Jon Doni soka-dantza egingo du Maritzuli konpainiak Biarritzeko Mazon parkean.