Agenda
Hitzaldia: Euskal kultura dantzan: euskara dantzan eta gorputza euskaraz
2026/06/20 10:00
Donostia, San Telmo museoa
Hitzaldia hitzez eta dantzaz. Euskararen eta euskal kulturaren biziraupen eta transmisioarekin arduratuta, dantza eta hizkuntza elkarrengandik banandu ditugu, gorputzik gabe hitzak nekez dantzatuko direla ahaztuta. Euskal kultura eta euskara plazaratu daitezen, gorputzak dantzan jarri behar ditugu, eta horretan ere, euskaldunok gure hizkuntza bereizia, euskal dantza deritzogun gorputz hizkuntza propioa dugula erakutsi digu Argia dantzari taldeak.
Euskararen eta euskal kulturaren bilakaeran, dantzak euskara plazara ateratzen jokatu duen funtzioa azaleratuko du Oier Araolazak hitzez eta gorputzez, Maider eta Mikel Urbeltzen musikaz lagunduta.
Itzalak trostan eta galopan
2026/06/20 17:00
Hernani, Chillida Leku
Itzalak trostan eta galopan dantza garaikideko proposamena da udako solstizioa ospatzeko. Erritu garaikide gisa sortzen da non dantza Chillida Lekun hedatzen den, sorkuntzarako eta esperimentaziorako lurralde bizi bihurtzeko. Artistek eta komunitateak museoa zeharkatzen dute aktibatzeko, keinu eta mugimendu bakoitza paisaian eta lekuaren memorian inskribatzen diren bitartean. Prozesuaren helburua dantza praktika bizi gisa babestea da, eta belaunaldi eta gorputz berriekin berriro mugimenduan jarri ahal izango diren partiturak eta materialak sortzea.
Ikuskizunak Hernaniko komunitatearekin tailerren bidez egindako lana ere jasotzen du, Ines Auberten "Iruditeria posibleak" proposamenari lotuta, non herritarren parte-hartzea prozesu sortzailearen parte aktibo bihurtzen den. Jarduera horietan, hainbat kolektibo eta artista integratu nahi dira, elkarlaneko ekosistema anitza sortuz.
Ana F.Melero + Luna Sanchez: Pies de gallina
2026/06/20 17:30
Bilbo, Gernikako Lorategiak 12 plaza
Dantza garaikideko pieza labur hau emakumeak norbanako gisa duen irudiaren eta beste emakume batekin batera duen garapenaren interesetik sortu da, sentiberatasunaren eta arrazionaltasunaren arteko muga delikatuan bi gorputzen arteko laguntza eta ahulezien arteko harremana ezarriz.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaria, koreografia eta antzezleak: Ana F. Melero, Luna Sánchez
- Soinuaren diseinua: Xerach Peñate
- Ahotsa: Lucía Bocanegra
- Kanpo begirada: María Cabeza de Vaca, Isabel Vázquez
- Jantziak: Mariona Signes
- Argazkiak: María Claudia Quiroz, Lourdes de Vicente, Charly Calderón
- Bideoa: Nico Murillo
Node + Mundubat: Basandere
2026/06/20 17:45
Bilbo, Gernikako Lorategiak 12 plaza
*Ibaiondo Dantza 2026 programaren barruan.
Basoan bizi zen Basandere, eta berarekin topo egin zuen gazte batekin maitemindu zen. Gizakiak, oinak barik atzaparrak zituela jakitean, bere maitasun-eskariei men egin ez zienez, hurrengo egunean hil egingo zela iragarri zion, eta Basandere bera izan zen haren hiletan". Basajaunen emakumeari buruzko mito honek «Basandere» dantza-pieza sortzeko prozesuaren abiapuntu gisa balio du, krisi klimatikoak bizitzan eta emakumeetan izan dituen eraginak jorratzen dituena.
Pertsonaien glosarioa:
- Basajaun: oihan eta basoetako jauna
- Basandere: bere emaztea
Fitxa artistikoa:
- Antzezleak: Marina Eskisabel, Borja Bordonabe
- Zuzendaritza koreografikoa: Borja Bordonabe
- Koreografia: Sorkuntza kolektiboa
- Musika: Ion Estala
- Jantziak: Makabra, Sinestesiä Accesory, NODE
- Ekoizpen exekutiboa, banaketa: Ana Barrantes.
- Ideia, zuzendaritza: Ion Estala
Iraupena: 60 minutu
Leonor Leal: ¡Ahora bailo yo!
2026/06/20 18:15
Bilbo, Gernikako Lorategiak 12 plaza
*Ibaiondo Dantza 2026 programaren barruan.
"Zuek zaretelako dantza egiten dut nik!"
Horrela hasten zen Mario Maya dantzari eta koreografo handiak 1976an estreinatu zuen Camelamos Naquerar ikuskizuna.
Edo hori uste nuen nik, horrela hasten zela…
Nola ikertu, berridatzi edo berregin inoiz ikusi ez dudan ikuskizun bat? Nola sortu, daukadan materialetik abiatuta? (material hori osatugabea eta nahasia da) Nola iragazi neure gorputzetik, dantzaria naizen aldetik, erakusteko? Edo... are hobeto, neure bizitzatik.
Esan ahal izango nuke?
"Camelamos Naquerar" hitzak "hitz egin nahi dugu" esan nahi du kaloz, beraz… nire oinez, aldakez edo besoez gain, ahots bat izan nezake? Kontatu, idatzi, irakurri eta erakuts nezake ikuskizun hau zeharkatzen duen eta ni hunkitzen nauen materiala?
Zer eginkizun ematen diogu iraganari orainaldian sortzeko? Nola bihurtu hori denboran zehar hausnartzen lagunduko digun tresna kontziente?
Galderak, sorkuntza, gurutzatzen diren materialak, beste leku batzuetara botatzen gaituzten hariak, dantza, musika, testuak... zentzumenen bidez bidaiarazten digun konexioz betetako mundu oso bat.
Fitxa artistikoa:
- Leonor Lealen hitzaldi dantzatu baterako materialak
- Mario Mayaren Teatro Gitano Andaluz taldearen "Camelamos Naquerar" lanetik abiatuta, José Heredia Mayaren testuei buruz
- Iraupena: 70 minutu, gutxi gorabehera
- Praktika Eszenikoko eta Kultura Bisualeko Masterraren azken lana (Gaztela-Mantxako Unibertsitateak eta Reina Sofia Arte Zentro Museo Nazionalak antolatua), Rosa Casadoren tutoretzapean. Madril, 2016.