Agenda

Hika: MAKILhotsak

Noiz

2026/06/11 08:40

Non

Gasteiz, Foruen plaza

*2026ko KaldeArte - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren barne.
*Bi saio: 13:30 - 14:20
 
Kolorez eta gizatasunez betetako mundu aske batekin amets egiten duen edonori zuzenduta dago

Europa eta mundua orokorrean, asaldatuta dago. Ukraniako gerrak, Palestinako genozidioak, Trump, Amerikar presidentearen inperialismoak, edota Europa zeharkatzen duen migrazio krisiak ziurgabetasun sozial eta politikoa areagotu du eta gerra hotsak nonahi entzuten dira. Hau gutxi ez eta biztanleria berrarmatzea eskatzen duen eskuin muturreko ahotsak gero eta gehiago dira. Zoritxarrez, hirugarren mundu-gerra baten utopia, distopia posible bat bezala ikusten hasita gaude.

Testuinguru horretan, Artearen ahotsa inoiz baino beharrezkoagoa delakoan gaude. Herrien arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea lehenetsiko dituen jarrera bakezale eta antimilitaristak eraiki behar ditugu, armarik gabeko mundu batekin amets egiteak ezin duelako utopia bat izan behar. Behar du izan premiazko behar bat, gizartearen konpromisoarekin irudimen handia eskatzen duen errealitatea.

Garaia da beraz, gure begirada bestean eta ez bestearen aurka jartzeko.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaria eta Dramatugia: Agurtzane Intxaurraga
  • Interpreteak: OINKARI Dantza Taldea, Maialen Mairezkurrena, Agurtzane Intxaurraga, Eneko Gil
  • Koreografia: Led Silhouette, Agurtzane Intxaurraga, Maialen Mariezkurrena, Eneko Gil
  • Jatorrizko musika eta zuzenekoa: Garazi Navas
  • Soinu mapa eta koru lanak: Garazi Navas
  • Testuak: Miren Agur Meabe, Agurtzane Intxaurraga
  • Jantzitegia eta atrezzoaren diseinua: Xabier Mujika
  • Jantzien errealizazioa: KKUM Inma Gómez
  • Grafika: Nagore Martínez, Agurtzane Intxaurraga
  • Promozio bideoa: Unai Lizarza
  • Argazkiak Unai Lizarza
  • Teknika: Iker Ugalde
  • Ekoizpen zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga, Eneko Arteaga
  • Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa
  • Administrazioa: Asun Etxeberria
  • Komunikazioa eta banaketa: Nagore Martínez

Irakurri gehiago

Rare + Rabbit Research: Ô.UII

Noiz

2026/06/11 17:00

Non

Donostia, Kutxa Fundazioa Kluba

*LABO GO 2026 jaialdiaren barne.

Brechten El resistible ascenso de Arturo Ui sortze prozesua aurkezten du konpainiak, kabaret-zirku gisa. Jardunaldi honetarako ikerketa ariketa gisa, rolak trukatuko dituzte; aktorea akrobata izango da, akrobata aktorea eta dantzaria musikariarekin elkarrizketan dago.

Fitxa artistikoa: 

  • Dantzaria, koreografoa, zuzendaria: Emilie Camacho
  • Antzerkigilea, aktorea, zuzendaria: Thomas Resendes 
  • Akrobata, koreografoa: Lucien Reynes
  • Perkusionista, konpositorea: Nouhem Charliac

Programa:

  • 18:30. Ateak irekitzea
  • 19:00. Sortze-prozesuaren erakustaldia (fisikoa eta akademikoa)
  • 19:40. Solasaldia

Iraupena: 60 minutu

Sarrera librea. Beharrezkoa erreserbatzea

Irakurri gehiago

Camínate proiektua: Zeharkatzen

Noiz

2026/06/11 17:00

Non

Pasaia, Ibaiondo

*2026ko Pasaiako Dantza Fertibalaren barruan

Ba al dago denontzako lekurik bizitza honetan? Batzuetan badirudi leku hori galdu egiten dugula edo kendu egiten digutela. Bizitzari nola aurre egiten diogunari buruzko hausnarketa bat da: nola? Elkarkidetzan.

Ardatz nagusia belaunaldien arteko topaketa da, pertsonen arteko lotura horizontalak sortuz.

Bizitzaren hainbat eremutan okupatzen dugun espazioari buruzko hausnarketa da; konfort-eremutik irten eta topaketa berriak, ilusioak eta pentsatzeko modu berriak sortzeko aukerei espazioa ematen diegu.

Inklusibotasunaz hitz egin beharrean, sentitzen dugunari baimena ematen diogu.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Oihana Varela (Camínate proiektua)
  • Dantzariak: Marian Perea, Marian Ruiz, Ana Rodriguez, Carmen Nava, Coro Segues, Amaia Rodriguez, Ana Iturgaiz, Mariasun Gonzalez, Koruko Oyarzabal, Jone Amezaga, Denis Martinez, Laura Latasa, Ane Payer, Maddi Gaztelumendi eta Saray Hazas
  • Musika: Iker Gonzalez
  • Bideoa eta argazkiak: Etanowski

Irakurri gehiago

Hiroaki Umeda: Split Flow + Assimilating

Noiz

2026/06/11 17:00

Non

Bilbo, Azkuna Zentroa

Split Flow?

Dantza optikoko pieza honetan, artistak bi baldintza fisiko desberdin –dinamiko eta estatikoa– uztartzen ditu, errealitatean dagoen dualtasuna bistaratzeko. Pieza, hasiera batean, Herbehereetako Van Abbe Museoak agindutako argi-instalazio bat zen, abiadura argi-marren bidez adierazteko esperimentu bat. Split Flow lanaren bertsio koreografikoan, Umedak, lehenik eta behin, abiadura, indar eta eskala desberdineko mugimenduak txertatzen ditu, eta, gero, etenik gabe garatzen den fluxu koreografiko araztu bat garatzen du. Beste era batera esanda, eszenatoki gainean Umedak bere mugimenduen bidez nabarmentzen duen errealitate dualak, alde batetik, zati mikrokosmikoak ditu, eta, bestetik, jarraitutasun makrokosmikoa. Espazio-denborazko hainbat egiturarekin geruzatutako mugimendu aberatsen bidez, ikusleek zentzumenez sumatzen dute ingurunea dentsitate desberdineko bitartekoez betetzen dela une batzuetan, hala nola urez, olioz eta airez. Split flow lanean, publikoak aurkitzen dituen errealitateak soilik ikus daitezke dantzariaren gorpuztasun emankorraren bidez.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografia eta dantza: Hiroaki Umeda
  • Soinuaren eta argiztapenaren diseinua: S20
  • Ekoizpena: S20
  • Koprodukzioa: Théâtre Louis Aragon, Tremblay-en-Franceko dantzarako hitzartutako eszena
  • Urtea: 2013, 2014

 

Assimilating

2023an sortutako lan hau da Hiroakiren bakarkako lanik berriena. Bertan sorkuntza-prozesua bere gain hartu zuen osorik. Iraupena, gutxi gorabehera: 20 minutu.

"Umedarentzat, dantza eta giza gorputza fenomeno naturalak dira, hainbat faktoreren arteko harremanetik eratorriak. Simulazio fisikoen bidez sortutako irudi grafiko organiko eta jariakorrak eta giza gorputza mugimenduaren bidez lotzen dira, hizkuntza komun balitz bezala. Hiroaki Umedaren azken lan honetan gorputza aldi berean hedatzen eta desagertzen da, eta artistak gorputzaren eta mugimenduaren izaerari buruz duen ikuspegiaren eta pentsamenduaren adierazpena da".

Fitxa Artistikoa:

  • Portaeraren eta dantzaren diseinua: Hiroaki Umeda
  • Soinuaren diseinua: Hiroaki Umeda
  • Diseinu bisuala eta programazioa: Hiroaki Umeda
  • Produkzioa: S20
  • Koprodukzioa: Yokohama Red Brick Warehouse No. 1
  • Ekoizlea: Suzuko Tanoiri

Irakurri gehiago

Dsikordia: Enko

Noiz

2026/06/11 17:15

Non

Pasaia, Skate Park

*2026ko Pasaiako Dantza Festibalaren barruan

Henko transformazio-prozesua ardatz duen dantza garaikideko pieza da; beldurraren aurrean, ahultasuna zaintza bihurtu eta ausardia mugimenduan garatuz.

Dantza garaikideko pieza honetan, eraldaketaren muinean kokatzen gara. Zalantza eta ziurgabetasuna ez ditugu baztertzen: gure bidearen parte bihurtzen ditugu, elkar zainduz aurrera egiteko. Henko-n gure aldaketaren protagonistak gara, garenaren eta izan gaitezkeenaren mugak arakatuz, bidea bera biziz.

Fetxa artistikoa: 

  • Sorkuntza: Iñigo Rementeria eta Laura Latasa 
  • Koreografia eta interpretazioa: Iñigo Rementeria eta Laura Latasa
  • Soinu diseinua: Iñigo Rementeria eta Laura Latasa
  • Jatorrizko musika: Biosphere, Caterina Barbieri eta Rival Consoles
  • Kanpo begirada: Ainhoa Usandizaga eta Matxalen Bilbao
  • Ekoizpena: Diskordia koletiboa 
  • Babesa eta egoitzak: Gipuzkoako Dantzagunea, Zingirarte, MUTIS Espazioa, Espacio Punto de Fuga

Irakurri gehiago

Led silhouette: Ultimatum

Noiz

2026/06/11 17:30

Non

Gasteiz, Félix Petite Antzokia

*Dantza Sarean 2026 zikloaren barruan.

Proposamen hau kolapso emozional, klimatiko eta politikotik sortua da, eta dantza, antzerkia eta zinema nahasten ditu.

Gizakiaren kontraesanak aztertzen ditu, depresioa, isolamendua eta gainbehera soziala bezalako gaiak jorratuz.

Gure hauskortasunari buruzko hausnarketa da, erortzen ari den mundu batean, gaur egungo egoeraren aurkako oihu bihurtuta.

Eszena gatazka poetikoko paisaia bihurtzen da, non gorputzak tematu, nekatzen eta altxatzen den. Mugimendua ez da forma: urgentzia da.

“Ultimatum” ez da abisua: oihu bat da, erretzen duen dantza bat.

Gorputza azken lurralde gisa ulertzen da, ezer geratzen ez denean geratzen zaigun hizkuntza gisa.

Irakurri gehiago

Amaia Elizaran + Neonymus: Iraun

Noiz

2026/06/11 17:45

Non

Zarautz, Frontoi Txiki

*2026ko Pasaiako Dantza Festibalaren barruan

Hitz gutxitan bidaia emozional bat da, gure berpizkunde eta berrikuntza esperientziei buruz gorputzaren bidez
hausnartzera gonbidatzen gaituena. Eraldaketaren edertasunarekin batera, oraingoan, Neønymus diziplina anitzeko artistak sortutako soinu-espazioa dator. Sortzaile honek bere ahots guztiz pertsonala teknologia eta tresna ezohikoen konbinazio ausart batekin fusionatzen du (hezurrezko txiruletatik sardexkatara). Amaia Elizaran konpainiaren lan berria esperientzia zirraragarria eta eraldatzailea izango da, eta ikuslearekin konektatuko duena hiru osagai batuz: dantzaren espresibidadea eta ikusgarritasun fisikoa, proposamen musikal imitaezina eta inprobisazio maila handia. IRAUNen hirugarren zutabea den hau -inprobisazioaren aldeko apustua- Amaia Elizaran konpainiaren proposamen artistikoan etengabekoa da eta orain beste aurrerapauso bat ematen du.

Pieza berria eta bakarra izango da interpretatzen den bakoitzean. Aldaketa- eta bilakaera-prozesu bat izango da IRAUN, azken finean, geure buruaren bertsio berri baterantz.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografia etaInterpretazioa: Amaia Elizaran
  • Zuzeneko musika eta ahotsa: Silberius de Ura – “Neonymus”

Irakurri gehiago