Agenda

Itzel + Marina: ACCROC

Noiz

2026/06/10 10:35

Non

Pasaia, Katuen etxadia

*2626ko Pasaiako Dantza Festibalaren barruan

Bi gorputz, garaia baino lehen elkarri eusten ikasi zutenak. Espero den bidetik kanpo hazteari eta topaketaren indarrari buruzko pieza bat.

Accroc-ek etxea denbora baino lehen utzi zuten bi interpreteren ibilbideak aztertzen ditu. Eguneroko ekintza eta egoeretatik abiatuta, piezak agerian uzten du tentsioa dagoela galeraren eta konpainiaren artean, beste era batera sinesteko bakardadearen eta eusteko eta eutsia izateko aukeraren artean. Espero diren bideetatik eta topaketaren indar eraldatzailetik kanpo bizitza bat eraikitzeaz hitz egiten duen lana.

Fitxa artistikoa: 

  • Ideia, koreografia eta dantzariak: Itzel Vela eta Marina Alonso

Irakurri gehiago

Freestyle txapelketa

Noiz

2026/06/10 11:25

Non

Pasaia, Skate Park

*2026ko Pasaiako Dantza Festibalaren barruan.

Freestyle txapelketak inprobisazioan oinarritutako txapelketak dira, horrela dantzariek euren identitatea era askean eta artistikoan adierazteko aukera paregabean bilakatuz

Besteak beste popping, breaking, voguing, hip-hop edo krump estiloetan adituak diren dantzariak ezagutzeko aukera izango da. Txapelketa honetan 8 dantzari gonbidatu izango ditugu, 1vs1 Allstyle Battle Exhibition modalitatean leihatuko direnak, musika genero ezberdinen (Funk, Electro-Funk, Hip Hop, House…) laguntzaz.

Irakurri gehiago

Mintegia: Oñatiko dantza-sistema Gipuzkoakoaren testuinguruan

Noiz

2026/06/10 17:00

Non

Oñati, Kultur etxeko zine aretoa

Oñatiko dantzaera begiratuko diogu datorren Dantzan Ikasiko saioan Mikel Sarriegirekin. Ekainaren 10ean, asteazkena, 19:00etan Oñatiko Kultur etxeko zine aretoan. Kokatzeko, Sarriegik Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gordetako eta hain ezaguna ez den Iztuetak deskribatzen duen Gipuzkoako dantza sistemaren ezaugarri nagusiak azalduko ditu. Jarraian, Oñatin ezagutu ziren zenbait dantzaera eta molde aipatuko ditugu eta erreparatuko da nola txertatzen den aurreko oinordetza horren testuinguruan.

Irakurri gehiago