Agenda
Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza
2026/05/09 10:00
Ekora
Santo Domingo jaien baitan egiten da Ekoran Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza. Santo Domingo egunaren (maiatzak 12) aurreko larunbatean dantzatzen dute eta abuztuaren ere hirugarren larunbatean egiten da dantza hau.
Bertzijanako ermitatik San Juan parrokiaraino egiten da prozesioa eta bidean zehar, lau tokitan dantzatzen da Bertzijanako Ama Birjinaren katearen dantza, azken aldi hau meza aurretik eliza aurrean egiten delarik.
Entradillak
2026/05/09 10:00
Urduña
Maiatzaren 9an Entradillen dantza egiten da Urduñako Ama Birjinaren Santutegian. Arrastaria osatzen duten lau herriak (Tertanga, Delika, Artomaña eta Aloria) Antiguako Ama Birjina omentzera igotzen dira eta herritarrek, Arrastariako dantza eskaintzen diote zaindariari meza ostean.
Kapela-dantza
2026/05/09 10:00
Legazpi
Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela.
Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake.
Kapela-dantza, goizeko 11:00etan hasiko dute hamaiketako batekin, ondoren kalejiran Euskal Herria plazarantz abiatuko dira 12:00ak aldera.
Aiko: Lekeitioko Dantzazale Eguna
2026/05/09 10:00
Lekeitio
Lekeitioko Dantzazale Eguna antolatu du Aiko dantza taldeak maiatzaren 9an. Herritar guztiei zuzendutako jai irekia izango da, dantza gustuko duten guztiek elkarrekin dantzatzeko aukera izan dezaten.
Egitaraua:
- 12:00 – Dantzaldi ibiltaria Aiko Taldea eta lagunekin, Tinglautik hasita.
Aiko Taldea, Lekeitioko Estudiantina, Jarauta 69, Bizkaiko Gaiteroak, Argi Zameza, Malen eta Andere Zobaran, Rakel Pujana.
- 17:00 – Bazkalondoko kantaldi eta dantzaldiak
Arratsaldean, bazkalondoko kantaldi eta dantzaldiak izango dira hainbat talderen parte-hartzearekin:
17:00 Jarauta 69
18:00 Bizkaiko Gaiteroak
18:30 Roberto eta Miren Etxebarria
19:00 Aiko Taldea
Hernaniko Erromeria
2026/05/09 16:00
Hernani, Plaza Berri
Erromeria Hernanin: Oinkada muxiko-taldea.
Antolatzailea: San Joan konpartsa
Plaza Berrin izango da. Eguraldi txarra egiten badu Atsegindegin.
Dinamo Danza: Qualia
2026/05/09 18:00
Azkoien, Azkoiengo Kultur Etxea
Argiaren portaera kuantikoa aztertzen dugu, mugimendura itzul daitezkeen analogiak identifikatzeko eta gorputza entitate energetiko gisa ulertzeko.
Joaquin Sevilla fisikan katedraduna eta Carmen Larraz dantzari eta sortzailearen arteko elkarlanaren emaitza da ikerketa eta sorkuntza koreografikoaren prozesu hau. Elkarrizketa bat eraiki nahi dugu, non fisika eta sorkuntza koreografikoa ekintza-esparru berean uztartuko diren.
Fitxa artistikoa:
Zuzendaritza eta talde artistikoa: Carmen Larraz
Sorkuntza eta interpretazioa: Jone Azkona, Aimar Odriozola eta Carmen Larraz
Koordinazio zientifikoa: Joaquín Sevilla
Koordinazio teknikoa eta eszenikoa: Jone Azkona
Acompainamendua: Bertha Bermúdez
Jantziak: Dinamo Danza
Komunikazioa: Carolina Otamendi
LaMov: Stravinsky
2026/05/09 18:00
Tutera, Gaztambide Antzokia
Suzko txoria lanean (Víctor Jiménez) fenix hegaztia agerida; dantzaren bidez modu abstraktuan adierazten du zeruareneta lurraren arteko konexioa, arimaren hilezkortasuna eta elementuen pizkundea pertsonifikatzeko.Udaberriaren sagaratzea (Olga Roriz) lana ezaguna da ikuspegi musikal eta koreografiko berritzaileagatik, baitamusikaren historian eta dantzan izandako inpaktuagatik ere.
Udaberria iritsiko dela ziurtatzeko, neska gazte baten sakrifizioaren istorioa da, erritual pagano batena. Bi pieza liluragarrietan, LaMov konpainiak partituren magia eta edertasuna harrapatu, eta horien konplexutasuna eta emozioa transmititzen ditu, moldakortasuna eta sormena abiapuntu.
Fitxa artistikoa:
- Artistak: Paula Rodriguez, Imanol López, María Bosch, Daniel Romance, Ainhoa Fernández, Fermín López, Daniela Cerdán, Hugo Fidalgo, June Amian
- Zuzendaritza artistikoa: Víctor Jiménez
- Musika: Igor Stravisnki
- Koreografiak: Suzko txoria (Víctor Jiménez) eta Udaberriaren sagaratzea (Olga Roriz)
Natalia Jiménez + Ernesto Rosa: Discursos polifónicos
2026/05/09 18:00
Bilbo, La Fundición
"Discursos polifónicos" entzuteko espazio gisa zabaltzen da, non elkarrizketa-formatua tresna eszeniko bihurtzen den, konplizitateaz guri –eta bere buruari– galdetzeko asmoz. Performerrak eta ikusleak entzuteko subjektu gisa kokatzea proposatzen du piezak, haien gorputzen pertzepziotik denbora eta espazioa elkarrekin partekatzean.
Ernesto Rosa soinu-artistak eta Natalia Jiménez dantzari eta koreografoak “Audiografías de un instante” artxibo bizitik abiatzen dira: urteetan zehar bildutako elkarrizketa-bilduma da, loturaz eta konplizitatez beteriko uneen kontakizunak bildu dituena, batez ere, testuinguru eszenikoan. Horiek sortzeko, elkarrizketa-teknikaz baliatu zen, zeinari esker esperientziak xehetasunez gogoratzen diren, eta, horrela, bizitakoaren kontzientzian sakontzen den, sentitutakoarekin konektatzeko eta oharkabean pasatu ohi diren aldeak ikusarazteko.
"Discursos polifónicos" gorputzak berridazteko saialdia ere bada, isiltasunaren ñabardurekin, barne-motorren ahalmenarekin eta horiek berekin dakartzaten memoriekin.
Fitxa artistikoa:
- Ideia-sortzailea eta zuzendaria: Natalia Jiménez Gallardo
- Soinu-espazioa: Ernesto Rosa
- Koreografia: Natalia Jiménez Gallardo
- Sortzaileak eta performerrak: Ernesto Rosa eta Natalia Jiménez Gallardo
- Ikertzailea: Federica Fragtanoli
- Argiztapen-diseinua eta koordinazio teknikoa: Carlos López
- Irudiaren diseinua eta bideoa: Maria Etxaide
- Iraupena: 50 minutu