Agenda
TREBESKAK 50 URTE: Argazki erakusketa eta mahai-ingurua
2026/05/08 16:30
Donostiako Egia auzoko Teila Fabrikan
Trebeska dantza taldearen 50.urteurrena ospatzeko, ibilbide luze honi buruz hitz egingo dugu: oroitzapenak, istorio ezberdinak, anekdotak... argazki erakusketa batekin batera. Ondoren, luntxa eta triki poteoa izango ditugu! Animatu!
Mintegia: Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Urola Erdian
2026/05/08 17:00
Azpeitia, Dinamo Sormen gunea
Urola Erdiko dantzaera zaharrari begiratuko diogu datorren Dantzan Ikasiko saioan Mikel Sarriegirekin. Maiatzaren 8an, ostirala, 19:00etan Azpeitiko Dinamo Sormen gunean. Kokatzeko, Sarriegik Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gordetako eta hain ezaguna ez den Iztuetaren oinordetzaren ezaugarri nagusiak azalduko ditu. Jarraian, joan den mendean Urola inguruan 1950eko hamarkadatik aurrera ezagutu ziren zenbait dantzaera eta molde aipatuko ditugu eta erreparatuko da nola txertatzen den aurreko oinordetza horren testuinguruan.
- Hitzaldia: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua. Eta Urola Erdian zer?
- Gidaria: Mikel Sarriegi
- Data: 2026ko maiatzaren 8a, ostirala
- Ordutegia: 19:00-21:00
- Lekua: Azpeitia, Dinamo Sormen gunea
- Prezioa: Doan (lekuak bete arte)
- Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
Led silhouette: Ultimatum
2026/05/08 18:00
Iruñea, Gayarre Antzokia
Proposamen hau kolapso emozional, klimatiko eta politikotik sortua da, eta dantza, antzerkia eta zinema nahasten ditu.
Gizakiaren kontraesanak aztertzen ditu, depresioa, isolamendua eta gainbehera soziala bezalako gaiak jorratuz.
Gure hauskortasunari buruzko hausnarketa da, erortzen ari den mundu batean, gaur egungo egoeraren aurkako oihu bihurtuta.
Eszena gatazka poetikoko paisaia bihurtzen da, non gorputzak tematu, nekatzen eta altxatzen den. Mugimendua ez da forma: urgentzia da.
“Ultimatum” ez da abisua: oihu bat da, erretzen duen dantza bat.
Gorputza azken lurralde gisa ulertzen da, ezer geratzen ez denean geratzen zaigun hizkuntza gisa.