Agenda

Bilaka + Daniel San Pedro: Bezperan

Noiz

2026/05/05 18:00

Non

Baiona, Tanka gela

Bezperan neguko arratsalde batean beila batekin hasten da. Antzinako tradizio bati jarraituz, erleak dira heriotza baten berri jasotzen lehenak, lasai gera daitezen, joan ez daitezen eta eztia ekoizten jarrai dezaten. Negua hil da, lurra esnatzeko ordua da, lurrari erregutzeko ordua. Euskal Herrian, jainko-jainkosak ez daude zeruan, lur azpian baizik. Izerdia gora doa, eta naturari bizia ematen dio. Zainetan barrena lasterka doan eta lur desiratu hau gainezkatzen duen odol bizia. Bizi, maitatu eta dantza egin behar da urtaro berria ospatzeko. Natura Euskal Herriaren ariman dago. Euskal arte, kantu, musika, poesia eta dantza molde guztien inspirazio iturria da. Sinesmen, kondaira eta tradizioen oinarria da. Lurraren, pertsonen eta espirituen arteko lotura estua ehuntzen du.

Baionan finkatua, Euskal Herriko dantza eta musika tradizionalaren luzapen garaikidean lan egiten duen artista kolektiboa da Bilaka. Oraingo honetan, Daniel San Pedrorekin, piezaren zuzendariarekin, aritu da lankidetzan, eta sentsibilitate artistiko bera dute biek.

  • Jatorrizko Ideia: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Xabi Etcheverry, Daniel San Pedro
  • Zuzendaritza Artistikoa: Daniel San Pedro
  • Dantzariak: Izar Aizpuru, Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Oihan Indart, Ioar Labat, Maialen Marriezkurrena Artola, Aimar Odriozola
  • Musikariak: Patxi Amulet, Xabi Etcheverry, Stéphane Garin, Paxkal Irigoyen

 

Irakurri gehiago

Ziomara Hormaetxea: Lattice

Noiz

2026/05/05 18:00

Non

Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

Lattice fisika kuantikoaren printzipioetan oinarritzen da, errealitate konbentzionala gainditzeko. Gorputzaren eta teknologiaren arteko etengabe hizketan, pieza honek grabitatea esploratzen du, gorputza geruza askotan zeharkatzen duen nonahiko indar gisa: fisikotik kuantikora, espazioa eta mugimendua esperimentatzeko moduak konfiguratuz. Lanak bidaia bat proposatzen du espazio birtualetan, multibertsoetan, non errealitatearen geruza bakoitzak existentziarako eta konexiorako aukera berriak irekitzen dituen, gaur egungo narratibek gure errealitatea eraldatzeko dituzten moduak zabalduz.

Ziomara Hormaetxe euskal koreografoak Lattice mugimenduko lan performatiboa aurkeztuko du. Azkuna Zentroak ekoitzi du, "Europako ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology" proiektuaren esparruan, zentroa horren partner estrategikoa delako, Europako Batzordearen Creative Europe-ren laguntzarekin.


Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza artistikoa: Ziomara Hormaetxe
  • Zuzendaritza artistiko eta koreografikoko laguntzailea: Fabian Thome
  • Interpreteak: Ziomara Hormaetxe, Beatriz de Paz
  • New Media Artist/ Artificial Life Scenography: Jaime de los Ríos
  • Diseinua eszenografikoa: Jesús Jauregui
  • Errealizazio eszenografikoa: Grupo Intermedio
  • Soinu-artista: Miguel Marín Pavón
  • Ekoizleak: Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology
  • Laguntzaileak: EBB Biarritz, Ballet Malandain Biarritz, Gernika-Lumoko Udala

Irakurri gehiago