Agenda

Gerrako ibilerak dantzan Tapiarekin

Noiz

2026/05/30 10:30

Non

Eibar, Untzaga plaza

Juan Antonio Urbeltzek irudikatu bezala, dantzan jarriko ditugu Joseba Tapiaren Agur Intxorta Maite diska gogoangarriko gerrako kantak. 36ko Gerra hasi zutela 90 urte beteko dira aurten, eta hori gogoratzeko memoria dantzan jarriko dugu; oroimen historikoa, euskal musika, kantagintza eta dantza uztartuko dituen ekitaldia antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboak antolatu duen 61. Euskal Jaian. 

Gerrako ibilerak dantzan:

  • Data: 2026ko maiatzaren 30ean, larunbata, 12:30ean.
  • Ordua eta tokia: Untzaga plaza, Eibar
  • Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges, Iraide Ansorena.
  • Dantzariak: Kezka dantza taldea (Eibar), Haritz dantzari taldea (Elgoibar), Gure-Kai dantza taldea (Deba), Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza), Txindurri dantza taldea (Ermua), eta Argiaren sokan GUka dantzatzera batzen diren herritar guztiak.
  • Ekitaldia: Gerrako ibilerak dantzan Eibarko Euskal Jaian
  • Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa

 

Dantza-ekitaldiak Eibarko Euskal Jaian:

  • 12:15 Eibarko Dantzarien kalejira. Errebaletik Untzagara.
  • 12:30 Gerrako Ibilerak Dantzan Untzaga plazan. Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Iraide Ansorena eta Quico Puges. Dantzariak: Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Gure Kai (Deba), Txindurri (Ermua) eta Gorosarri (Eskoriatza).
  • 15:00 Bazkaria Errebalen Bentazaharreko Mutiko Alaiekin. 
  • 18:15 Kalejira Errebaletik Deportibora.
  • 18:30 Erromeria Eingo taldearekin Deportibo aurrean.
  • 20:00 Larrain-dantza Tolosako gaiteroekin Deportibo parean eta Kultu parean Tolosako gaiteroekin.

 

Irakurri gehiago

Raira Rosenkjar: Tetas

Noiz

2026/05/30 18:00

Non

Bilbo, La Fundición

*Zer(K)nias zikloaren barne.

Emakume izan aurretik titiak izan zen emakume bat, titiak izateagatik emakume baizik izan ahal ez zuena. Hipnotikoki eta kaotikoki mugitzen diren titiak. Pixkanakako hurbilketetara gonbidatzen du berak publikoa, bere desio, eldarnio eta mito fundatzaileak partekatzen dituen bitartean. Bularra jasotzea zer den oroitu nahi duenari bularra ematea, bularra ematen zaion horri begietara begiratu bitartean. Txera, samurtasuna, eszitazioa eta nahasmen sakona sentitzea ahalbidetzen duen irekidura. Nahasmena batez ere. Norabide horretan dator gorputz/koreografia mugimendua, mugak lausotuz, mugak desegiteko ariketa gisara, beste garai eta egikera batzuekin konektatzeko erritual gisara. Gainezka ari diren titiak, aldi berean ni eta bestea direnak. Dantzatzea. Nahasmen honi guztiari gorputza emateko dantzatzea.

Fitxa artistikoa: 

Lankidetza: Dani Hernandéz, Malka Julieta

Sorkuntza eta Interpretazioa: Raíra Rosenkjar

Aholkulari artistikoa eta argiztapena: Dani Hernández

Soinu diseinua: Malka Julieta

Atrezzoa: Isabela Lourenço eta Amanda Quintero

Irakurri gehiago