Agenda

Santa Krutz ezpata-dantza

Noiz

2026/05/03 08:00

Non

Andoain

Santa Krutz egunean, maiatzaren 3an, ezpata-dantza dantzatzearen ohiturari ekin zioten Andoainen 2008. urtean. Andoaingo Udal korporazioarekin eta eskopeteroekin bat egiten du ezpata-dantzari taldeak, horrela hauei aurrena erreberentzia dantzatzeko eta ondoren, ezpata txiki aitzindariek eta buruzagiak Gipuzkoako ezpata-dantza. Saio hau meza aurretik izan ohi da. Meza ostekoan, aldiz, ezpata-dantza dantzatzen diete berriro ere korporazioak Kale Nagusian barrena Santa Krutz elkarterako bidea egin aurretik. Ezpata-dantza amaitzean dantzariek brokel-dantzaren zikloa dantzatzen dute: Makil txiki dantza, zinta-dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta brokel-dantza.  

  • 10:00 Dultzaineroekin diana 
  • 11:00 Ezpata-dantza
  • 11:30 Meza santua Santa Krutz elizan 
  • 12:30 Ezpata-dantza eta brokel dantzak

Irakurri gehiago

Ezpata-dantza eta soka-dantza

Noiz

2026/05/03 08:30

Non

Legazpi

Legazpiko Santikutz eguneko ezpata-dantza eta soka-dantza Legazpin Sustraia taldearen eskutik.

09:30ean Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia.

10:30ean prozesioan Mirandaolako Miraria gogoratzen duen erlikia Eliz-Parrokiaren inguruan eramaten da. Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesio honetan, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariek parte hartzen dute. 

10:45ean Meza Nagusia ospatuko da.

12:00etan Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera Udaletxetik Euskal Herria plazara, ezpata-dantzarien ohorezko arkupean. Ondoren Legazpiko ezpata-dantza eta ondotik soka-dantza, Sustraiak Dantza Taldearen eskutik. Zinta-dantza ere dantzatuko dute.

Aurten Sustrai dantza taldearen 50. urteurrena dela eta taldeko dantzari eta dantzari ohiak elkartuko dituzte. Taldean egon diren garaian ezpata-dantza egiteko aukerarik izan ez duten horiek egingo dute dantza.

Irakurri gehiago

Olatz Larunbe: Etena dena

Noiz

2026/05/03 16:30

Non

Bera, Berako Kultur Etxea

*DNA 2026 jaialdiaren egitarauaren barruan.

Denborarekin dugun harremanari begiratzeko gonbita da. Azkartasunak markatutako garaian, gelditzeko beharra aldarrikatzen du: arnasa hartzeko, unea bizitzeko, elkar entzuteko. Iraganaren eta orainaren artean zubi bat eraikitzen du, belaunaldien arteko elkarrizketa piztuz.

Gorputzetik eta dantzatik, denborari ukitu bat emateko saiakera da. Presari aurre egin eta unea partekatzeko espazio bat irekitzen dugu.

Unearen premian harrapatuta bizi gara.

Bertigo etengabe batek garamatza, oraina kontsumitua izateko bakarrik existituko balitz bezala.

Dena da orain.

Dena gutxi da.

Oraintxe bertan da.

Dena iheskor bihurtzen da,

Zer gertatuko litzateke oraina premiazkoa ez balitz, presentzia baizik?

Zer gertatuko litzateke eszena, presari aurre egiteko modu bat balitz, denbora gorputzarekin ukitu eta betierekoa egiteko modu bat, segundo batzuez besterik ez bada ere?

Eta... zer gertatuko litzateke gelditzen jakingo bagenu?

Fitxa artistikoa:

Zuzendaritza artistikoa eta kontzeptua: Olatz Larunbe
Sormena eta interpretazioa: Olatz Larunbe, Olaia Valle, Maddi Muñoz, Clarissa Costagliola
Jatorrizko musika: Daniel Munarriz
Argiztapen diseinua eta birako teknikari: Fermin Izko
Jantziak: Aiora Ganuza
Argiztapen diseinua eta birako teknikari: Alfonso Aguilar
Ikus-entzunezkoa: Bárbara Fernández, David Mendizábal
Jantzien diseinua: Bárbara Pérez
Aholkularia: Aurkene Zaldua

Irakurri gehiago