Agenda
Mario G. Sáez: Hoogerman + Devenir
2026/05/28 17:00
Donostia, Tabakalera
*LABO GO 2026 jaialdiaren barne.
Proposamen honekin, Mariok sortzaile eta interprete gisa egindako lana aurkezten du, iraganera begira, Erre que erre kolektiboaren barruan egin zuen azken bakarkako lana oinarri hartuta, eta etorkizunera begira, gaur egun murgilduta dagoen sortze-prozesuari begira.
- 18:30. Ateak irekitzea
- 19:00. Sortze-prozesuaren erakustaldia (fisikoa eta akademikoa)
- 19:40. Solasaldia
La Intrusa: Este himno llevará la palabra euforia (Flashforward)
2026/05/28 17:30
Gasteiz, Félix Petite Antzokia
Ikuskizun hau omenaldi bat da bizi-bulkadei. Elkar sostengatzeko modu kolektibo bat erregutu nahi du. Eta hori elkarrekin egin dezagun. Ereserkiak ez direlako bakarka abesten. Eldarnio-formak dituen argitasun baten bidez, mozkorkeria komikoarekin, ezagutuko dugu zein den garaipenaren substantzia eta denok amesten ditugun itxaropenen porrota. Askatasun berri horrek koroatuta eta geure buruaren transzendentziarekin obsesionatuta, bulkadatik eta ez itxaropenetik abiatzen den ereserki hau sortuko dugu.
Fitxa artistikoa:
- Artistak: Carmen Fumero, Alexis Fernández, Ximena Carnevale, Rosa Grui, Iván Montero, Virginia García, Damián Muñoz
- Konpainia: La intrusa
- Zuzendaria: Virginia García, Damián Muñoz
- Dramaturgia: Virginia García
- Musika: Jesús Díaz, Damián Muñoz, Enric Montefusco
- Testua: Riki Black