Agenda

El Patio de la Danza: El día en que perdí la cabeza

Noiz

2026/05/24 14:30

Non

Barañain, Barañaingo Auditorioa

El día en que perdí la cabeza El Patio de la Danza akademiaren dantza garaikideko ikuskizun bisual eta poetikoa da. Mugimenduaren eta dantzaren bidez, eguneroko kontrola galtzean gertatzen dena arakatzen du lanak, geure burua berriro entzuteko eta ordena haustean sortzen den magia ezagutzeko.

Irakurri gehiago

Oteiza: Apostoluak dantzan

Noiz

2026/05/24 16:00

Non

Eibar, Portalea Kultur Etxea

Zinema eta dantza uztartuko ditu Oteiza: Apostoluak dantzan saioak maiatzaren 24an, igandea, Eibarko Portalea Kultur Etxean. Oskar Alegriaren Oteiza 14 apostulu filmaren proiekzioak eta Argia euskal dantzari taldearen dantza emanaldiak osatuko dute Jorge Oteizaren unibertso artistikoa ardatz duen proposamena. 

  • 18:00 Oteiza 14 apostolu (2025, 45') filma. Zuzendaria Oskar Alegria. Aurkezpena eta kolokioa Oskar Alegria zuzendariarekin eta Danok Oteiza egitasmoaren zuzendari Jaione Apalategirekin. Eibarko Portalea Kultur Etxeko areto nagusia (2. solairua) 
  • 19:30 Apostoluen soka-dantza (15'). Koreografoa: Juan Antonio Urbeltz. Argia euskal dantzari taldea. Aurkezpena eta kolokioa Juan Antonio Urbeltz Argiaren zuzendariarekin. Eibarko Portalea Kultur Etxeko erakusketa gelan (2. solairua) 

 

*Dantzan elkarteak antolatuta Gipuzkoako Dantzagunearen Dantzan Ikasi programaren bidez. 

Irakurri gehiago

Malandain Ballet Biarritz: Amodiozko gela

Noiz

2026/05/24 17:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Malandain Ballet Biarritz dantza konpainiak eskainiko duen La chambre d´amour ikuskizuna, Thierry Malandainek idatzi zuen 2000. urtean. Biarritzera iritsitakoan irudikatu zuen lehen balleta da, eta zuzenean Euskal Herrian inspiratutako azkena. Ballet horrek, kontakizun original batean biltzen ditu amodiozko mito handiak, non heroiek topo egingo baitute ozeanoak eta izarrek bat egiten duten unibertso batean.

Euskal kostaldeko leize ezaguna da Amodio Ganbera, aspaldian bi amoros hil zirena. Labar baten magalean kokatua, ozeanoak ernaldutako sabel horrek bizitzari eta heriotzari buruzko askotariko misterioak gordetzen ditu. Istorioak Ura eta Ederra izendatu zituen amorosak. Leizean babestuta zeuden, amodiora emanak zeharo, baina itsasgorak harrapatu zituen ezustean. Goizean, haien gorputzak elkar harturik topatu zituzten hondartzan. Heriotzaren kausaz, Ura eta Ederra patuak amodio-zoriona eteten dien literaturako maitaleen taldera batu ziren: Otelo eta Desdemona, Romeo eta Julieta, Dido eta Eneas, Orfeo eta Euridize… La chambre d’amour lanak haiek dakartza gogora.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografia: Thierry Malandain
  • Musika: Peio Çabalette
  • Dekoratuak eta jantziak: Jorge Gallardo
  • Argiztapen diseinua: François Menou
  • Jantzien gauzatzea: Véronique Murat, Charlotte Margnoux
  • Ballet maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro, Frederik Deberdt
  • Antzezleak: Noé Ballot, Giuditta Banchetti, Julie Bruneau, Elisabeth Callebaut, Raphaël Canet, Clémence Chevillotte, Mickaël Conte, Loan Frantz, Irma Hoffren, Hugo Layer, Guillaume Lillo, Claire Lonchampt, Timothée Mahut, Julen Rodríguez Flores, Neil Ronsin, Alejandro Sánchez Bretones, Yui Uwaha, Chelsey Van Belle, Patricia Velázquez, Allegra Vianello, Laurine Viel, Léo Wanner

Irakurri gehiago