Agenda

Trebeska Eguna

Noiz

2026/05/23 08:00

Non

Plazaundi, Egia (Donostia)

Etor zaitez gurekin Trebeska dantza taldearen 50.urteurrena ospatzera!

10:00 - DESFILEA. Geldialdiak: Kata plaza, Blas de Otero eta Plaza berri

12:00 - EMANALDI NAGUSIA plazaundin

13:30 - UMEEN BAZKARIA

14:30 - HERRI BAZKARIA. Tiketak salgai Kosko, Kaktus eta Kata tabernetan. Helduek 25€ eta haurrek 10€.

17:00 - ERROMERIA GIDATUA

20:00 - LAKET ERROMERIA TALDEA

Animatu!!!

Irakurri gehiago

Larrain-dantza

Noiz

2026/05/23 10:30

Non

Lizarra

Egun hauetan Puy-ko Ama Birjinaren festak ospatzen ari dira Lizarran. Larunbatean, iluntzeko 20:00etan, larrain-dantza dantzatuko dute Ibai Ega dantza taldeko dantzariek. 

Irakurri gehiago

Hiruak Dantzan

Noiz

2026/05/23 16:30

Non

Hiriburu

Dantza filmaren emanaldia 
Telmo Esnal (errealizazioa), Koldobika Jauregui (unibertso estetikoa), Juan Antonio Urbeltz (koreografiak), Pascal Gaigne, Mikel Urbeltz, Marian Arregi (musikak).
Dantza euskal dantzaren sustraiak eta adierazpenak aztertzen dituen mural ikusgarri eta poetikoa da. Euskal Herriko
dantza tradizionalaren birtuosismoaren lekuko diren emanaldi koreografiko zoragarri filmatuak.

  • Tokia: La Perle
  • Maiatzak 23, larunbata: 18:30
  • Maiatzak 24, igandea: 10:00 eta 15:00

 

Dantza Gaskoien tailerra
Dominique Lorantek animaturitako tailerra.
Hainbat dantza gaskoiren ikaskuntza, "Han hemengo Dantzaldi Handiaren" perspektiban.

  • Tokia: Plaza Berri (Ezker paretan eguraldi txarra eginez gero)
  • Maiatzak 24, igandea: 17:00/18:00

 

Juan Antonio Urbeltzi omenaldia
Leinuak, Maritzulik eta Hiriburuko Herriko etxeak egindako omenaldia
Euskal dantzaren irudi enblematikoa, Juan Antonio Urbeltz koreografo, antropologo eta folkloristak, 1960ko hamarkadatik aurrera, Euskal Herriko dantzak bildu zituen, ondare hori babesteko, transmititzeko eta berritzeko, trebetasun, talentu eta eskuzabaltasun handiz.

  • Tokia: Plaza Berri (Ezker paretan eguraldi txarra eginez gero)
  • Maiatzak 24, igandea:  18:00

 

Han hemengo dantzaldi handia
Leinua Txaranga eta Duo Péth-ekin
Peth (« Larrua » Gaskoieraz), Killian Coron eta Lolita Delmonteilen dantza-bikotearen izena da. Kantua, akordeoia, biolina, hari-danborrak eta perkusioa; instrumentu anitzeko musikariak, gure herriko eta hurbileko dantzak interpretatzeko... Leinua Txarangak animatuta (zuzendaritza: Sebastien Paulini), dantzaldi honen lehen zatia euskal errepertorioari eskainiko zaio oso-osorik.

  • Tokia: Plaza Berri (Ezker paretan eguraldi txarra eginez gero)
  • Maiatzak 24, igandea: 18:30/21:00

 

Larrain Dantza tailerra
Nadine & Roger Goyhenetxek animatutako tailerra.
Leinua Txaranga.

  • Tokia: La Perle
  • Maiatzak 25, igandea: 10:00/12:00 maila ertaineko pertsonentzat eta 15:30/17:30 maila aurreratua dutenentzat

 

Pas d’avant-deux eta antrixat: xiberoko dantza modernoa
Jon Iruretagoienaren hitzaldia.
Xiberotar dantzaren teknika ikasteko urte askotako lanaren ondoren, Jon Iruretagoienak ikerketa luzeei ekin zien dantza
guztiz distiratsu honek beste dantza "jakintsu" batzuekin dituen harremanetaz.
*Hitzaldia frantsesez. 

  • Tokia: Leinuako Batzokia, Gilbert-Desport plaza
  • Maiatzak 25, astelehena: 18:00

Irakurri gehiago

Nacho Duato: CDND

Noiz

2026/05/23 17:00

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Nacho Duato Konpainiak eta konpainiako dantzari gazteek ikusleak hunkituko dituzte koreografo handiaren obrekin.

Nacho Duato konpainia gaztea Espainiako dantza-eskaintza aberasteko eta dantzari gazteentzako lan-aukerak zabaltzeko misio zintzoarekin sortu zen. Konpainiaren funtsezko zutabeetako bat Nacho Duatoren errepertorioa berreskuratzea da. Haren balletak benetako harribitxiak dira, eta, horregatik, bere horretan mantentzea eta ikusle eta artisten belaunaldi berriekin partekatzea merezi dute.

Egitarau osoa zehazteko badago ere, emanaldiko piezen artean Cantus ikusi ahal izango dugu, Nacho Duatoren obra berria, haren konpainia gaztearentzat sortua. Obrak gatazka beliko baten izugarrikeriez hitz egiten du, gerraren erdian harrapatuta geratu diren gazte batzuen begiradatik, indarkeria eta suntsipena beren bizitzetan nola eragiten ari diren ikusten duten bitartean. Obrari Karl Jenkinsen musika hunkigarria gehitu behar zaio, narratibaren eta emozioen sakontasuna nabarmentzen duena.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendari artistikoa: Nacho Duato
  • Zuzendariondokoa: Emilia Jovanovich
  • Dantzariak: Alejandro Santomé Leiro, Claudia Santamaría, Engel Pérez, Hiroto Iida, Isabella Esther Zocche, Kaylie Beard, Lauren Fiddes, Lily Pakula, Luca Pelaia, Pablo Fahle Diego, Pedro Ferreira Castelo, Salvatore David Marigliano Samantha Escobar. Sara Ciafrone, Sofia Fenu, Tomás Fontanet, Sofía Tuillo, Samuel Benavides

Irakurri gehiago

Haatik: Ioi

Noiz

2026/05/23 17:30

Non

Markina-Xemein, UNI aurrean

Herri Gogoa disketxeak 70eko hamarkadako euskal musikaren izaera esperimentala islatzen du. Hortik abiatuta, ospe haundiko dantzaria den Jone San Martinek euskal dantza tradizionala berrinterpretatzen du, espazioa, mugimendua eta gorputzen arteko harremanak publikoarekiko hurbiltasunetik esploratuz.

*Euria egiten badu, Plazabarripeko Kultur Aretoan

Irakurri gehiago

Malandain Ballet Biarritz: Amodiozko gela

Noiz

2026/05/23 17:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Malandain Ballet Biarritz dantza konpainiak eskainiko duen La chambre d´amour ikuskizuna, Thierry Malandainek idatzi zuen 2000. urtean. Biarritzera iritsitakoan irudikatu zuen lehen balleta da, eta zuzenean Euskal Herrian inspiratutako azkena. Ballet horrek, kontakizun original batean biltzen ditu amodiozko mito handiak, non heroiek topo egingo baitute ozeanoak eta izarrek bat egiten duten unibertso batean.

Euskal kostaldeko leize ezaguna da Amodio Ganbera, aspaldian bi amoros hil zirena. Labar baten magalean kokatua, ozeanoak ernaldutako sabel horrek bizitzari eta heriotzari buruzko askotariko misterioak gordetzen ditu. Istorioak Ura eta Ederra izendatu zituen amorosak. Leizean babestuta zeuden, amodiora emanak zeharo, baina itsasgorak harrapatu zituen ezustean. Goizean, haien gorputzak elkar harturik topatu zituzten hondartzan. Heriotzaren kausaz, Ura eta Ederra patuak amodio-zoriona eteten dien literaturako maitaleen taldera batu ziren: Otelo eta Desdemona, Romeo eta Julieta, Dido eta Eneas, Orfeo eta Euridize… La chambre d’amour lanak haiek dakartza gogora.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografia: Thierry Malandain
  • Musika: Peio Çabalette
  • Dekoratuak eta jantziak: Jorge Gallardo
  • Argiztapen diseinua: François Menou
  • Jantzien gauzatzea: Véronique Murat, Charlotte Margnoux
  • Ballet maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro, Frederik Deberdt
  • Antzezleak: Noé Ballot, Giuditta Banchetti, Julie Bruneau, Elisabeth Callebaut, Raphaël Canet, Clémence Chevillotte, Mickaël Conte, Loan Frantz, Irma Hoffren, Hugo Layer, Guillaume Lillo, Claire Lonchampt, Timothée Mahut, Julen Rodríguez Flores, Neil Ronsin, Alejandro Sánchez Bretones, Yui Uwaha, Chelsey Van Belle, Patricia Velázquez, Allegra Vianello, Laurine Viel, Léo Wanner

Irakurri gehiago

Ehun urtez dantzan

Noiz

2026/05/23 20:00

Non

Añorga, Añorgako frontoia

Arkaitz Añorgako Dantzariak taldeak emanaldia eskeiniko du maiatzaren 23an Añorgako frontoian. 1926an sortu zen dantza taldearen 100.urteurrena dantzan ospatuko dute ikuskizun berezi batekin. 

Irakurri gehiago