Agenda

Mintegia: Ordiziako dantza-maisuen oinordetza ezkutua

Noiz

2026/05/22 16:00

Non

Ordizia, Barrenako Biltzar Aretoa

Ordiziako dantzaerari begiratuko diogu datorren Dantzan Ikasiko saioan Mikel Sarriegirekin. Maiatzaren 22an, ostirala, 18:00etan Ordiziako Barrenako Biltzar Aretoan. Lehendabizi, Sarriegik Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gordetako eta hain ezaguna ez den Iztuetak deskribatzen duen Gipuzkoako dantza sistemaren ezaugarri nagusiak azalduko ditu. Jarraian, joan den mendean Ordizian ezagutu eta erabili zen dantza-sistema, ahal den neurrian, aurreko horren testuinguruan nola kokatzen den azalduko du; modu praktikoan erakutsiko ditu azaldutako egikera horiek.

Irakurri gehiago

Malandain Ballet Biarritz: Amodiozko gela

Noiz

2026/05/22 17:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Malandain Ballet Biarritz dantza konpainiak eskainiko duen La chambre d´amour ikuskizuna, Thierry Malandainek idatzi zuen 2000. urtean. Biarritzera iritsitakoan irudikatu zuen lehen balleta da, eta zuzenean Euskal Herrian inspiratutako azkena. Ballet horrek, kontakizun original batean biltzen ditu amodiozko mito handiak, non heroiek topo egingo baitute ozeanoak eta izarrek bat egiten duten unibertso batean.

Euskal kostaldeko leize ezaguna da Amodio Ganbera, aspaldian bi amoros hil zirena. Labar baten magalean kokatua, ozeanoak ernaldutako sabel horrek bizitzari eta heriotzari buruzko askotariko misterioak gordetzen ditu. Istorioak Ura eta Ederra izendatu zituen amorosak. Leizean babestuta zeuden, amodiora emanak zeharo, baina itsasgorak harrapatu zituen ezustean. Goizean, haien gorputzak elkar harturik topatu zituzten hondartzan. Heriotzaren kausaz, Ura eta Ederra patuak amodio-zoriona eteten dien literaturako maitaleen taldera batu ziren: Otelo eta Desdemona, Romeo eta Julieta, Dido eta Eneas, Orfeo eta Euridize… La chambre d’amour lanak haiek dakartza gogora.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografia: Thierry Malandain
  • Musika: Peio Çabalette
  • Dekoratuak eta jantziak: Jorge Gallardo
  • Argiztapen diseinua: François Menou
  • Jantzien gauzatzea: Véronique Murat, Charlotte Margnoux
  • Ballet maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro, Frederik Deberdt
  • Antzezleak: Noé Ballot, Giuditta Banchetti, Julie Bruneau, Elisabeth Callebaut, Raphaël Canet, Clémence Chevillotte, Mickaël Conte, Loan Frantz, Irma Hoffren, Hugo Layer, Guillaume Lillo, Claire Lonchampt, Timothée Mahut, Julen Rodríguez Flores, Neil Ronsin, Alejandro Sánchez Bretones, Yui Uwaha, Chelsey Van Belle, Patricia Velázquez, Allegra Vianello, Laurine Viel, Léo Wanner

Irakurri gehiago

Nacho Duato: CDND

Noiz

2026/05/22 17:30

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Nacho Duato Konpainiak eta konpainiako dantzari gazteek ikusleak hunkituko dituzte koreografo handiaren obrekin.

Nacho Duato konpainia gaztea Espainiako dantza-eskaintza aberasteko eta dantzari gazteentzako lan-aukerak zabaltzeko misio zintzoarekin sortu zen. Konpainiaren funtsezko zutabeetako bat Nacho Duatoren errepertorioa berreskuratzea da. Haren balletak benetako harribitxiak dira, eta, horregatik, bere horretan mantentzea eta ikusle eta artisten belaunaldi berriekin partekatzea merezi dute.

Egitarau osoa zehazteko badago ere, emanaldiko piezen artean Cantus ikusi ahal izango dugu, Nacho Duatoren obra berria, haren konpainia gaztearentzat sortua. Obrak gatazka beliko baten izugarrikeriez hitz egiten du, gerraren erdian harrapatuta geratu diren gazte batzuen begiradatik, indarkeria eta suntsipena beren bizitzetan nola eragiten ari diren ikusten duten bitartean. Obrari Karl Jenkinsen musika hunkigarria gehitu behar zaio, narratibaren eta emozioen sakontasuna nabarmentzen duena.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendari artistikoa: Nacho Duato
  • Zuzendariondokoa: Emilia Jovanovich
  • Dantzariak: Alejandro Santomé Leiro, Claudia Santamaría, Engel Pérez, Hiroto Iida, Isabella Esther Zocche, Kaylie Beard, Lauren Fiddes, Lily Pakula, Luca Pelaia, Pablo Fahle Diego, Pedro Ferreira Castelo, Salvatore David Marigliano Samantha Escobar. Sara Ciafrone, Sofia Fenu, Tomás Fontanet, Sofía Tuillo, Samuel Benavides

Irakurri gehiago

Harrobi: Geure(r)a

Noiz

2026/05/22 20:00

Non

Urretxu, Frontoia

Geure(r)a dantza bertikaleko ikuskizuna da, naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen duena. Juantxo Etxepitiaren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute bi dantzarik egindako koreografia esekia.

Irakurri gehiago