Agenda
Lasala: Lasala 10 urte
2026/05/20 17:00
Hernani, Biteri Kultur Etxea
Lasalak, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainiak, 10 urte betetzen ditu aurten. 2013an sortu zenetik, konpainia etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko helburuz, taldearen kezkak islatzeko eta kezka horiei erantzuteko. Ibilbide betea eta aberasgarria, zeinari esker hizkuntza koreografiko sendoa lortu baitu, konpainiaren bereizgarria, ezbairik gabe. Lasalaren bilakaera beraren obretan ikus daiteke. Ikuskizun honetan, piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, bidaia bat izango baita ikus-entzuleentzat, hasieratik gaur egun arte.
Konpainiari bere lana aitortu zaio bai Euskadin eta bai Espainiako Estatuan, bai Europan eta bai Taiwanen edo Kanadan, esaterako, haraino iritsi baitira Lasala proiektu koreografikoaren uhinak.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Lasala
- Koreografia: Judith Argomaniz
- Dantzariak: Garazi Etxaburu, Miren Lizeaga, Jone Amezaga, Leire Otamendi, Carla Diego, Puy Barral, Seth Durian eta Javier De la Asunción
Hitzaldia: Ihauteri. Ilunpetik argira
2026/05/20 17:00
Hondarribia, Arma plaza
Thierry Truffaut antropologo baionarrak hitzaldia eskainiko du datorren maiatzaren 20an Hondarribiako Arma plazan, 19:00etan. Saioa Arma plazan ikusgai egongo den inauteri garaiko jantzien erakusketarekin lotuta antolatu da, eta jantzi horiek izango ditu ardatz nagusi; bertan ikusgai dauden mozorro eta jantziei tiraka arituko da. Hala ere, bere azken urteotako ikerketa sakona izango du oinarri, bereziki Ihauteri: Ilunpetik argira lanean jasotako ezagutzak.
Aukera paregabea izango da erakusketako jantziak beste begi batzuekin ikusteko: erritu, sinbolo eta tradizio bizien testuinguruan ulertuta.