Agenda

Loinazko ezpata-dantza

Noiz

2026/05/18 06:30

Non

Beasain

Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza. 

Irakurri gehiago

Mario G. Sáez: Hoogerman + Devenir

Noiz

2026/05/18 17:00

Non

Donostia, Kutxa Fundazioa Kluba

*LABO GO 2026 jaialdiaren barne.

Proposamen honekin, Mariok sortzaile eta interprete gisa egindako lana aurkezten du, iraganera begira, Erre que erre kolektiboaren barruan egin zuen azken bakarkako lana oinarri hartuta, eta etorkizunera begira, gaur egun murgilduta dagoen sortze-prozesuari begira.

Programa:

  • 18:30. Ateak irekitzea
  • 19:00. Sortze-prozesuaren erakustaldia (fisikoa eta akademikoa)
  • 19:40. Solasaldia

Irakurri gehiago