Agenda
Bizkaiko Dantzari Eguna 2026
2026/05/17 08:30
Amorebieta-Etxano
10:30 Kalejira
11:30 Dantza taldeen ekitaldia
- Dantzari-dantza: agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikiak, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makil jokoa, txontxongiloa.
- Gipuzkoako dantzak: agurra, makil txikiena eta zinta-dantza
- Dantzari ertainak - txikiak: txulalai, zazpi jauziak, zapatain-dantza, eta baztango esku-dantza.
- Lanestosako “Danza de Varas”
- Eltziegoko dantzak: Correcalles, La Danza, Cuatro Calles, Arbol, Jota
- Gorulariak: domingiloa eta arku-dantza
- Dantzari ertainak - txikiak: Marianak, Ostalerrak eta Larraburu.
- Kaixarranka
- Jota eta Arin-arin
- Larrain-dantza
16:30 Erromeria Luhartz Taldearekin.
San Roke ezpata-dantza eta soka-dantza
2026/05/17 09:00
Deba
Maiatzeko hirugarren asteburuan ospatzen da Debarren eguna. Igandean, San Roke ermitan ezpata-dantza egingo dute 11:00etako mezaren ondoren eta plazan aurreskua aterako dute 12:30ak aldera Gure Kai dantza taldearen eskutik.
Aukeran: ADK3.7 Dualtasuna
2026/05/17 11:00
Leioa
*Leioako 2026ko Umore Azokaren barne.
Gorputzaren eta oroimen kolektiboaren ospakizun gisa sortu zen ikuskizun hau. “ADK3.7 Dualtasuna” bidaiaren, denboraren, partakatuaren, batzen gaituen pultsaren dualtasunaz hitz egiten duen bidaia koreografikoa da. Pieza dantza tradizionala, garaikidea, zuzeneko perkusioa eta espazio publiko desberdinetara egokitzen den eszenografia mugikor eta interaktiboa uztartzen ditu. Sei antzezlek kemenez eta zehaztasunez gorputzen dituzte topaketa, jolasa, erresistentzia, desira eta aldaketa gorputzen dituen eszenak. Bizitza kontraesana da, argiaren eta itzalaren, zoriontasunaren eta tristuraren, maitasunaren eta desamodioaren arteko dualtasuna. Aukeran konpainiako dantzari ikuskizun berri honetan bizitzara dantza eginen diote, tradizioaren eta garaikidearen artean, ordena eta kaosa, musika eta isiltasuna presente.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
- Zuzendaritza: Aukeran Dantza Konpainia
- Musika: Ines Osinaga
- Koreografia: ADK, Paolo Mohovic
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Antzezleak: Ane Etxeberria, Nahikari Sánchez, Uxue Sánchez, Maier Muruaemdiaraz, Laida Egaña, Danel Serrano, Kimetz Cabanillas, Unai Iraola
Aristerrazuko erromeria
2026/05/17 16:00
Aia San Pedro bailara, Arizterrazuko plaza
Igande honetan Aristerrazuko eszenatokian Kristina eta Amaia, eta Intxausti, Arakama eta Larrañaga.