Agenda
Lasala: Burnt
2026/05/16 11:00
Leioa, Udaletxea
*Leioako 2026ko Umore Azokaren barne.
Gero eta eskatzaileagoa den gizarte-ispilu baten aurrean, badirudi estrategia posible bakarra gauero intentsitate handiagoz distiratzea dela. Hainbeste kontsumitzen den prezioa sitsek argitik gertu hegan egiteagatik ordaintzen duten prezio bera da: berezko "burnout" batean su hartzeko aukera.
- Iraupena: 12 min.
- Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Judith Argomaniz
- Antzezleak: Garazi Etxaburu, Ioar Labat eta Leire Otamendi
- Dramaturgia: Judith Argomaniz eta Fernando Epelde
- Musika sorkuntza: Fernando Epelde
- Testua: Puy Barral
- Jantzien diseinua eta jantzigintza: Xabier Mujika
- Argazkia eta bideoa: Renata Laszczak
- Laguntza: Donostia Kultura, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Institutua eta Gipuzkoako Foru Aldundia
Aukeran: ADK3.7 Dualtasuna
2026/05/16 11:00
Leioa
*Leioako 2026ko Umore Azokaren barne.
Gorputzaren eta oroimen kolektiboaren ospakizun gisa sortu zen ikuskizun hau. “ADK3.7 Dualtasuna” bidaiaren, denboraren, partakatuaren, batzen gaituen pultsaren dualtasunaz hitz egiten duen bidaia koreografikoa da. Pieza dantza tradizionala, garaikidea, zuzeneko perkusioa eta espazio publiko desberdinetara egokitzen den eszenografia mugikor eta interaktiboa uztartzen ditu. Sei antzezlek kemenez eta zehaztasunez gorputzen dituzte topaketa, jolasa, erresistentzia, desira eta aldaketa gorputzen dituen eszenak. Bizitza kontraesana da, argiaren eta itzalaren, zoriontasunaren eta tristuraren, maitasunaren eta desamodioaren arteko dualtasuna. Aukeran konpainiako dantzari ikuskizun berri honetan bizitzara dantza eginen diote, tradizioaren eta garaikidearen artean, ordena eta kaosa, musika eta isiltasuna presente.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
- Zuzendaritza: Aukeran Dantza Konpainia
- Musika: Ines Osinaga
- Koreografia: ADK, Paolo Mohovic
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Antzezleak: Ane Etxeberria, Nahikari Sánchez, Uxue Sánchez, Maier Muruaemdiaraz, Laida Egaña, Danel Serrano, Kimetz Cabanillas, Unai Iraola
Aiko Egunak
2026/05/16 13:00
Mugerre, Haitz ondoan gela
Arratiako Jota tailerra
Larraitz Artetxe, Uxue Artetxe, Josu Artetxe, Sabin Bikandik gidatutako tailerrak.
Dantzatzeko bereziki atsegina den jota hau hobeto ulertzeko, bere egitura erritmikoak azaldu, zehaztu eta esperimentatuko dira.
- Maiatzak 16, larunbata: 15:00/18:00
- Maiatzak 17, igandea: 10:00/13:00
Euskal dantzaldia Aikopekorekin
Talentu handiko hirukoteak interpretatuta, musikak eta kantuak dantzaren zerbitzura daude. Hemen, euskal errepertorio herrikoia (mutxiko, fandango, jota) musika hegoamerikarraren mailegu batzuekin aberasten da.
Publikoak parte hartzen du, ongi pasatzen du eta berriz eskatzen du. Ziur Aikopekok festaren zentzua duela
(piknika: Haitz Ondoan aretoan egoteko aukera, larunbateko tailerra eta dantzaldiaren artean).
- Musikariak: Argi Zameza (kantua, panderoa), Aitor Furundarena (akordeoia, kantua), Sabin Bikandi (txistua, xirula)
- Maiatzak 16, larunbata: 20:00/22:00
Lasala: Alai familian
2026/05/16 15:30
Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa
Alaik sei urte ditu eta bere amona eta txakurrarekin bizi da. Alairen familia ez da bere lagunena bezalakoa eta horrek desberdin sentiarazten du, baina gau batean ametsen munduan murgildu eta animalia mordo bat eta haien familia mota ezberdinak ezagutzen ditu. Nolakoa da, ba, familia normal bat?
Titoyaya Dansa: Liebe
2026/05/16 16:00
Leioa, Udaletxea
*Leioako 2026ko Umore Azokaren barne.
Jarraibiderik gabeko maitasun istorio bat.
Zer gertatzen da maitasuna abisurik, logikarik eta erabilera-eskulibururik gabe iristen denean? LIEBEk lotura bat sortzen den unea aztertzen du: bi ezezagunek, halabeharrez bezala, elkar gurutzatu... eta zerbait gertatzen den une zehatza. Maitasuna ikusten dugu istripu gisa, bulkada irrazional gisa, ustekabeko bidegurutze gisa. Mugimenduaren bidez, maitemintzea esaten diogun keinu irrazional horren aurreikusezintasuna esploratzen dugu.
Tonu atsegin, samur, eta batzuetan ironiko batekin, LIEBEk bat-bateko maitemintze baten lekuko izatera gonbidatzen du publikoa, bai eta protagonistekin batera maitasun-istorioaren hasiera-hasiera bizitzera ere. Desioaren eta nahasmenduaren artean, keinu minimoaren eta emozio partekatuaren artean dabilen bikote bat.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Gustavo Ramírez Sansano
- Zuzendaritza: Gustavo Ramírez Sansano
- Musika: VVAA
- Koreografia: Gustavo Ramírez Sansano
- Jantziak: Titoyaya Dansa
- Antzezleak: Ángela Waidele, Eduardo Zúñiga
Donostiako Udalaren txistulari taldea: Erromeria
2026/05/16 16:30
Donostia, Konstituzio plaza
Datorren maiatzaren 16an, Bagera Elkarteak eta Donostiako Udalaren txistulari taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Konstituzio Plazan. Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta abar luzea ikasi eta dantzatzeko tartea izango da Jokin Otamendi dantza-masiuaren laguntzaz.
Erromeria Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen eskutik
2026/05/16 16:30
Plaza Berria. Donostia
Bagera Elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Plaza Berrian.
Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta abar luzea ikasi eta dantzatzeko tartea izango da Jokin Otamendi dantza-maisuaren laguntzaz.
Emanaldian, txistuaz gain, dultzaina dantza-doinuak ere entzungo dira Errenteriko Herri Arte Eskolako ikasleen parte-hartzeaz.
Rouge Elea: Lurruna
2026/05/16 17:00
Leioa, Udaletxea
*Leioako 2026ko Umore Azokaren barne.
Murgiltze proposamen bat parke, kale edo plazendako.
Lurruna, aire beroa gora eta behera. Lurruna bizitzaren beraren natura iheskorraren metafora poetiko bihurtzen da.
Ez dagoen pertsona batekin hitz eginez hasten da. Paisaia arakatzen ari gara, hariaren beste muturrean dagoenaren bila. Auzo baten intimitatean murgiltzea da kontua, gizabanakoen arteko topaketa batean, lotzen gaituen leku batean.
Benetan al gaude hemen, gauden lekuan?
Elkartze hori bi aldeen artean kokatzen da: lurraren eta kontralien artean, hegazkinek zeruan utzitako arrasto horiek; errepide periferikoaren eta lur lauso baten artean, zu eta gure artean. Tolstoik “zaldi batek inguratzen duen munduari buruz duen ikuspuntua” aipatzen du. Eta guk, auzo baten ikuspuntua aztertzen dugu bertan hedatzen eta desagertzen den munduaz.
Ikusezin bihurtu nahi izatea da, benetako etorkizuna utzi eta gure presentzia munduan finkatzeko, hemen eta orain.
Asmoa:
Pertzepzioaren alterazio batek, moteltze batek, grabitate aldaketa batek, eta birbobinatze efektuek erakusten dute pertsonaien barne egoera. Errealitateen arteko lotura batean – mugitzen ari diren oinezkoena eta ikusleen begiradapean sortzen duguna – mugak lausotu egiten dira, posible denaren profilak birdefinituz.
Koreografia-ikerketak ezinezkora jotzen du efektu eta dispositibo magikoen bidez. Corineren ibilbide artistikoak, urteak joan urteak etorri, lurreko grabitatetik askatu nahian lebitatzen ari den dantza bati buruz, hemen bere zentzu osoa aurkitzen du lurra laztantzen duen partitura baten idazketan.
Akira Yoshida: El Porqué De Los Perdidos
2026/05/16 17:30
Lizarra, Los Llanos Kulturagunea
* Sendaberri 2026en barruan.
Galduen zergatia proiektuak galeraren kontzeptua jorratzen du hainbat ikuspegitatik: munduko leku fisiko batean galduta egotea, bizitzan galduta egotea, bizitza alferrik galtzea, bidean gauza materialak edo pertsona maiteak galtzea, eta abar. Horren kontrara, nork bere burua berreraikitzeko eta berraurkitzeko ideia landuko da. Ideia da gaiari aukera zabal batetik heltzea; ideiak eta jolasak jaurtitzea, materialak sortzea, eta obra batean dauden elementu eta atal eszenikoak sinbiosian jartzea: gorputza, musika, jantziak, eszenografia, argia...
Fitxa artistikoa:
- Testuaren egilea: Akira Yoshida
- Musikaren egilea: Donald Beteille
- Koreografiaren egilea: Akira Yoshida
- Zuzendaritza: Akira Yoshida
- Iraupena: 52 minutu
- Antzezleak: Akira Yoshida
Arantza Iglesias + Ane García: Zuloa
2026/05/16 17:30
Donostia, Gazteszena
EKI programa artistikoaren esker egindako lanaren emaitza. Laguntza hau jaialdiak berak ematen du Tabakaleraren parte-hartzearekin.
Ez gintuzten aipatu baina baginen; ez ginen ageri baina hor geunden. Tradizioa eta arbasoen istorioak egungo sorkuntzara ekarriz, musika, hitz eta mugimenduarekin zaurgarritasunean sendotasuna eraikiz.
Fitxa artistikoa:
- Antzezleak, testuak: Garazi Egiguren, Ines Osinaga
- Musika: Ines Osinaga
- Koreografia: Garazi Egiguren
Node + Mundubat: Basandere
2026/05/16 18:00
Leioa, Udaletxea
*Leioako 2026ko Umore Azokaren barne.
Basoan bizi zen Basandere, eta berarekin topo egin zuen gazte batekin maitemindu zen. Gizakiak, oinak barik atzaparrak zituela jakitean, bere maitasun-eskariei men egin ez zienez, hurrengo egunean hil egingo zela iragarri zion, eta Basandere bera izan zen haren hiletan". Basajaunen emakumeari buruzko mito honek «Basandere» dantza-pieza sortzeko prozesuaren abiapuntu gisa balio du, krisi klimatikoak bizitzan eta emakumeetan izan dituen eraginak jorratzen dituena.
Pertsonaien glosarioa:
- Basajaun: oihan eta basoetako jauna
- Basandere: bere emaztea
Fitxa artistikoa:
- Antzezleak: Marina Eskisabel, Borja Bordonabe
- Zuzendaritza koreografikoa: Borja Bordonabe
- Koreografia: Sorkuntza kolektiboa
- Musika: Ion Estala
- Jantziak: Makabra, Sinestesiä Accesory, NODE
- Ekoizpen exekutiboa, banaketa: Ana Barrantes.
- Ideia, zuzendaritza: Ion Estala
- Babesa: Mundubat, Etxepare Euskal Institutua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Dantzagunea, Kutxa Fundazioa, LABO GO (Sortze-prozesuen. erakusleihoa)
Iraupena: 60 minutu
Haatik: Ioi
2026/05/16 18:30
Leioa, Udaletxea
*Leioako 2026ko Umore Azokaren barne.
Herri Gogoa disketxeak 70eko hamarkadako euskal musikaren izaera esperimentala islatzen du. Hortik abiatuta, ospe haundiko dantzaria den Jone San Martinek euskal dantza tradizionala berrinterpretatzen du, espazioa, mugimendua eta gorputzen arteko harremanak publikoarekiko hurbiltasunetik esploratuz.
Takonea Impro
2026/05/16 19:00
Gasteiz, Kolectivo Monstrenko
Datorren maiatzaren 16an flamenko inprobisazio emanaldia dugu Kolectivo Monstrenkon.
Taularatuko diren artistak:
- Dantzariak: La pulga, La Impro de Anika Alvaro, Reixa Buffet eta Robert Ferro
- Musikariak: Claudia Nafría y Paul Rumbo
DAB: Kea
2026/05/16 19:30
Leioa, Udaletxea
*Leioako 2026ko Umore Azokaren barne.
Kea memoria kolektiboaren eta erresistentzia isilaren aldarria da. Tabakalerako langileen istorioak dantzaren bidez aurkeztuz. Erakustaldi honetan, DAB konpainiak, piezaren zati bat aurkeztuko du eta sortze-prozesua erakusteko estudioko ariketak egingo dituzte. Amaitzeko, solasaldia egingo da.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza artistikoa: Marina Esquisabel
- Dantzariak: Miren Lizeaga, Maialen Alberro eta Marina Esquisabel
- Ekoizpena: Iker Sanz