Agenda
Maskaradak 2026
2026/04/05 07:00
Hoki
Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2026ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan.
Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia
- Urtarrilak 18, igandea: Iruri / Ozaze
- Urtarrilak 25, igandea: Pettarra (Ainharbe)
- Otsailak 1, igandea: Lexantzü
- Otsailak 8, igandea: Muskildi
- Otsailak 14, larunbata: Pagola
- Otsailak 22, igandea: Altzürükü
- Martxoak 1, igandea: Altzai-Lakarri
- Martxoak 7, larunbata: Maule
- Martxoak 14, larunbata: Idauze
- Martxoak 21, larunbata: Larraine
- Martxoak 28, larunbata: Aloze
- Apirilak 5, igandea: Hoki
- Apirilak 12, igandea: Gamere
- Apirilak 18, larunbata: Barkoxe
- Apirilak 25, larunbata: Zalgize / Mendikota
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Bolant Eguna
2026/04/05 07:15
Luzaide
Pazko asteburuan Luzaiden Bolant Eguna ospatuko dute. Larunbat arratsez ekingo diote ospakizunari kalejira eta dantzaldiekin, baina iganderako antolatu dituzte ekintza esanguratsuenak. Honela, goizean goizeko gosaritik hasita herriko kaleetan jiran eta dantzan ibiliko dira bolantak Pazko igandez. Hona egitaraua:
- 9:15 Kalejira
- 10:00 Pekotxeta eta Benta auzoetara bisita.
- 12:00 Dantza ikusgarria Santiago Plazan.
- 17:00 Arretxe frontoian emanaldia.
- 22:00 Afari herrikoia Santamaria kateringak zerbitzaturik.
- 01:00-04:00 Gaupasa Iratzar taldeak alaiturik.
Ablitas: El Plego
2026/04/05 11:30
Ablitas
Mendianike dantza taldeko kideek egiten dute Ablitasen El Plego izeneko dantza-jokoa. Dantzariek gerri atzealdean daramaten egunkari zatia elkarri erretzen saiatzen dira dantza egiten duten bitartean. Joko hori herrian zabaldu eta 1995ean Mendianikeko kideek hau berreskuratu eta dantza gehitu zioten, balsa eta jota. Diotenez Mariano Baigorri ablitastarrak ardo erronda ez ordaintzeko ahaleginetan lagunak paperezko buztana erretzera gonbidatzen zituen, lortuz gero berak ordainduko zuen, bestela lagunek.
