Agenda
Maskaradak 2026
2026/04/25 07:00
Zalgize eta Mendikota
Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2026ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan.
Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia
- Urtarrilak 18, igandea: Iruri / Ozaze
- Urtarrilak 25, igandea: Pettarra (Ainharbe)
- Otsailak 1, igandea: Lexantzü
- Otsailak 8, igandea: Muskildi
- Otsailak 14, larunbata: Pagola
- Otsailak 22, igandea: Altzürükü
- Martxoak 1, igandea: Altzai-Lakarri
- Martxoak 7, larunbata: Maule
- Martxoak 14, larunbata: Idauze
- Martxoak 21, larunbata: Larraine
- Martxoak 28, larunbata: Aloze
- Apirilak 5, igandea: Hoki
- Apirilak 12, igandea: Gamere
- Apirilak 18, larunbata: Barkoxe
- Apirilak 25, larunbata: Zalgize / Mendikota
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Baal: A&S Viajeras del espacio
2026/04/25 15:00
Urretxu, Labeaga Aretoa
Magia plastiko eta piktorikoa duen obra surrealista, objektuei, dantzari, teknologiarekiko harremanari eta publikoaren parte-hartzeari esker sortua. "Hurbiltasunezko utopia", espazio partekatu baten bidez.
- Kontzeptua eta egilea: Catalina Carrasco
- Teknologia interaktiboa, bisualak eta argiztapena: Gaspar Morey
- Antzezleak: Catalina Carrasco eta MAX + publikoaren laguntzaileak
- Musika eta testuak: Enrique Barrenengoa
- Off-eko ahotsak: Aitor Quiñonero, Susan Power eta Aina Compte
- Jantziak: Angie Vallori
- Eszenografiako asistentzia: Arkitektoak
- Banaketa: MATEL
- Esker onak: Elena Susilla eta Aina Compte
Ballet of Lights: Errauskine
2026/04/25 15:30
Bilbo, Sociedad Filarmónica de Bilbao
Adin guztietarako dantza ikuskizun honek arte tradizionala abangoardiako teknologiarekin uztartzen du, jantzi argitsuekin eta eszenografia harrigarriekin, eszena bakoitza kolorezko eta mugimenduzko kaleidoskopio bihurtzen dutenak, grabitateari aurre egiten dioten piruetaz eta jauziz betea.
Kristalezko zapata galtzen duen neskarena edo hazi nahi ez zuen umearena bezalako istorioak dantza beste maila batera eramaten duten ekoizpen paregabeetan berrasmatzen dira. Errauskine eta Peter Pan-ez gain, Ballet of Lights-ek askoz ere izenburu gehiago aurkezten ditu, guztiak argi eta koreografia hedapen magiko batean bilduta.
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna
2026/04/25 16:00
Amorebieta-Etxano
Aurtengo Ezpat-dantzari Eguna Amorebieta-Etxanon izango da lehen aldiz apirilaren 25ean. Gerediaga Elkarteak eta Durangaldeko dantza taldeek elkarlanean antolatutako egunaren helburu nagusia dantzari-dantza ezagutzera eramatea da, baita Durangaldeko dantzarien urteko topagunea izatea ere. Erakustaldia egiteaz gainera, dantzaren sustapenean eragiten jarraitzea ere da helburua.
Aurtengoan, Durangaldeko 11 dantza taldek hartuko dute parte: Udabarri, Amorebieta-Etxanotik; Iremiñe eta San Lorentzo, Berriztik; Kriskitin eta Txoritxu Alai, Durangotik; Garaiko Dantza Taldea eta Iurretako Dantzariak; Gazte Alai, Mallabitik; Andra Mari, Mañaritik; eta Urduri, Otxandiotik. Dantzariekin batera txistulari talde hauek ere egongo dira, dantzarako doinua ipintzen: Udazken, Amorebieta-Etxanotik; Jaizale, Durangaldeko txistularien elkartea; eta Kaleik-Kale, Otxandiotik.
Apirilak 25 larunbata
- 18:00etan dantza saioa eskainiko dute herriko plazan
- 20:30ean jai-giroak Kittu taldearekin izango du segida, tabernarik taberna
Hofesh Shechter: Theatre os dreams
2026/04/25 17:00
Bilbo, Arriaga Antzokia
Fantasiaren eta subkontzientearen munduan barneratuko gara; murgiltze basatia izango da, ametsen antzerkian egina.
Hofesh Shechter taldearen emanaldi berri honek ametsen antzerkian murgilduko ditu ikusleak. Hofesh Shechter konpainiako dantzari imitaezinek interpretatuta, obra berri eta zirraragarri hau fantasiaren eta subkontzientearen munduan murgilduko da, beldurrak, itxaropenak, nahiak eta emozioen begirada azaleratuz, gure ametsetan ez ezik, baita gure pentsamendu erneetan ere: burua da erregea.
Dantzarien gorputzek bizia emango diote agertokian poesiaren eta errealitatearen arteko elkarrekintza horri, musikari-banda txiki batek lagunduta. Zuzenean joko dute, Shechterren soinu-banda zinematografiko enblematikoa oinarri hartuta. Hofeshek, Tom Visser argi-diseinatzailearekin eta Osnat Kelner jantzi-diseinatzailearekin batera, giro indartsu eta eskulturala sortuko du paisaia oniriko honetarako.
Fitxa artistikoa:
- Koreografia eta musika: Hofesh Shechter
- Argiztapenaren diseinua: Tom Visser
- Jantzien diseinua: Osnat Kelner
- Dantzariak: Hofesh Shechter Company
- Zuzendari artistiko elkartua: Bruno Guillore
- Musika-kolaboratzailea: Yaron Engler
- Set-kolaboratzailea: Niall Black
- Produkzioa: Hofesh Shechter Company
La Pulga Flamenco: Impureza
2026/04/25 17:00
Olazti, Olaztiko Kultur Etxea
- Zuzendaritza koreografiko zein artistikoa eta ekoizpena: Askoa Etxebarrieta Lasheras
- Zuzendaritza artistikoa, ekoizpena eta ikus-entzunezko errealizazioa: Sonia Estévez
- Flamenko dantzaria: Askoa Etxebarrieta Lasheras
- Kanpo-begirada eta aholkularitza: Idoia Zabaleta
Dinamo Danza: Qualia
2026/04/25 17:30
Zangoza, Carmengo Auditorioa
Argiaren portaera kuantikoa aztertzen dugu, mugimendura itzul daitezkeen analogiak identifikatzeko eta gorputza entitate energetiko gisa ulertzeko.
Joaquin Sevilla fisikan katedraduna eta Carmen Larraz dantzari eta sortzailearen arteko elkarlanaren emaitza da ikerketa eta sorkuntza koreografikoaren prozesu hau. Elkarrizketa bat eraiki nahi dugu, non fisika eta sorkuntza koreografikoa ekintza-esparru berean uztartuko diren.
Nerea Gurrutxaga: Furfuria
2026/04/25 17:30
Donostia, Gazteszena
Nerea Gurrutxagaren Furfuria lan berria gorputza memoriaz betetako artxibo bizidun gisa ulertzen duen ikerketa koreografiko batetik sortzen da, non bizitakoak eta aurrekoengandik jasotakoak gorputzaren egoteko modua eta presentzia eratzen duten. Amonaren irudiaren agerpenak piezaren abiapuntu gisa funtzionatzen du, historia, kultura eta moralak moldatutako keinuak, tentsioak eta mugitzeko moduak aktibatuz. Mugimenduaren, ahotsaren eta isiltasunaren bidez, obrak euste-egoeren eta jariakortasunaren, zurruntasunaren eta uhinduraren arteko bidea zeharkatzen du, etengabe eraldatzen ari den gorputz-izaera bat agerraraziz, pelbisaren desplazamendua inpultsua, erresistentzia eta berrantolaketa gune gisa kokatzen dituen fluxu serpentino batek gidatuta. Narrazio linealik eraiki gabe, Furfuriak ikuslea tarteko espazio eta tarteko denbora batera gonbidatzen du, non gorputza memoria aktibo eta galdera ireki bihurtzen den.
Dinamo Danza: Qualia
2026/04/25 17:30
Zangoza, Carmengo Auditorioa
Argiaren portaera kuantikoa aztertzen dugu, mugimendura itzul daitezkeen analogiak identifikatzeko eta gorputza entitate energetiko gisa ulertzeko.
Joaquin Sevilla fisikan katedraduna eta Carmen Larraz dantzari eta sortzailearen arteko elkarlanaren emaitza da ikerketa eta sorkuntza koreografikoaren prozesu hau. Elkarrizketa bat eraiki nahi dugu, non fisika eta sorkuntza koreografikoa ekintza-esparru berean uztartuko diren.
Fitxa artistikoa:
Zuzendaritza eta talde artistikoa: Carmen Larraz
Sorkuntza eta interpretazioa: Jone Azkona, Aimar Odriozola eta Carmen Larraz
Koordinazio zientifikoa: Joaquín Sevilla
Koordinazio teknikoa eta eszenikoa: Jone Azkona
Acompainamendua: Bertha Bermúdez
Jantziak: Dinamo Danza
Komunikazioa: Carolina Otamendi
Led silhouette: Ultimatum
2026/04/25 18:00
Castejón, Casa de Cultura de Castejón
*DNA 2026 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Proposamen hau kolapso emozional, klimatiko eta politikotik sortua da, eta dantza, antzerkia eta zinema nahasten ditu.
Gizakiaren kontraesanak aztertzen ditu, depresioa, isolamendua eta gainbehera soziala bezalako gaiak jorratuz.
Gure hauskortasunari buruzko hausnarketa da, erortzen ari den mundu batean, gaur egungo egoeraren aurkako oihu bihurtuta.
Eszena gatazka poetikoko paisaia bihurtzen da, non gorputzak tematu, nekatzen eta altxatzen den. Mugimendua ez da forma: urgentzia da.
“Ultimatum” ez da abisua: oihu bat da, erretzen duen dantza bat.
Gorputza azken lurralde gisa ulertzen da, ezer geratzen ez denean geratzen zaigun hizkuntza gisa.